RMS I. Literatur Lehiaketa 2023. Irabazleak

23/04/2023

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Eguna da, urtero mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotan ospatzen den nazioarteko jaietako bat, literaturari, liburuei eta egileei omenaldia egiteko eta herritarren artean irakurzaletasuna sustatzeko.

Gure Gipuzkoako Red Mambré Sarearentzat egun handia da gaurkoa. Egun garrantzitsua eta berezia. Kulturarteko gaietan hezkuntza eta kontzientziazioa sustatzeko, eta arrazakeria eta gizarte-gatazka prebenitzen duten eta harrera sortzen duten justizia, elkartasun eta tolerantziako balioak garatzeko azaroan sortu genuen RMS 2023 I. Literatur Lehiaketan sarituak nor diren jakinarazteko aukeratu duguna, hain zuzen ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten idazleei. Guztiok, sarituak izan ala ez, ekimen hau aurrera eramateko ezinbestekoak izan zarete, eta izugarri eskertuta gaude. Eskerrik asko bihotzez!

Eskerrak ematen dizkiegu era batera edo bestera lehiaketaren antolakuntzan parte hartu duten guztiei, eta, bereziki, epaimahaikideei, erakutsitako ilusioagatik, dedikazioagatik eta prozesuan egindako ekarpen baliotsu guztiengatik.

Atsegin handiz jakinarazten dugu RMS 2023 I. Literatur Lehiaketako saridunak honako hauek direla:

Gaztelania modalitatean:

1.Saria: Rafael Bravo Arrizabalaga "Cambio de Rumbo" lanarekin

2.Saria: Saioa Cid Barriga "Demonios" lanarekin

3.Saria: Usue Odriozola Nava "Los pájaros no necesitan pasaporte" lanarekin

Euskara modalitatean:

1.Saria: Eman gabe geratzen da

2.Saria: Mari Joxe Azurtza Sorrondegi "Norberak ahal duena" lanarekin

3.Saria: Alex Lasa Lamarca "Téliber" lanarekin

Zorionak guztioi! Datorren ostiralean, apirilak 28, 18:30etan, OnDoaN Topagunean egingo den sari-banaketa ekitaldian elkar ikusteko gozoz, agurtzen zaituztegu.

Zorioneko 2023 Liburuaren Eguna!