Ikasturtea hasten da OnDoaN Topagunean!

01/10/2021

Kaixo lagunok!

Itzuli gara! Zuekin guztiokin topaketa kutunak partekatzen jarraitzeko ilusio eta desio berarekin ekingo diogu ikasturte berriari.

Joan den ikasturtean, pandemiak egokitzera behartu gintuen, murrizketak aintzat hartzera eta hainbeste ziurgabetasunen erdian egunean-egunean bizitzera. Eta hala egin genuen, bizi izan ditugun hainbat egoera zail hobeto jasaten lagunduko diguten topaguneak eskaintzeari utzi gabe.

Emaitza harrigarria izan zen! Gure weborria ikusi besterik ez dago, guztion artean idazten joan ginen kronika bakoitzarekin bizitzaz betetzen joan baitzen, eta "une onen egunerokoa" bilakatu delarik; zuekin luzaroan partekatzen jarraitu nahi genituzkeen uneak.

Ikasturte hau urrian hasiko da, hainbat proposamenekin; batzuk, duela urte batzuk hasitakoei jarraipena emango diete, eta beste batzuk, berriak izango dira. Horietan guztietan, boluntarioen laguntza izango dugu, eta haien prestutasunagatik zein lan onagatik oso eskertuta gaude, nola bestela; haiek gabe hau guztia ez bailitzateke posible izango.

"Hilabeteko jarduerak" atalean sartzera gonbidatzen zaituztegu, non beharrezkoa den informazioa topatu ahal izango baituzue. Edozein argibidetarako, jar zaitezte gurekin harremanetan!

Denon artean 21/22ak ere merezi izatea erdietsiko dugu.

Besarkada bat eta... Laster arte!! 

Arantza O. eta Sonia B.