"Ireki Leihoa" Proiektua (1. Saioa) - Kronika
Gaur ostirala da, goizean goiz jaikitzea egokitzen zait, baina ez zait zaila egin ohetik altxatzea, bai baitakit gaurkoa egun handia izango dela. Eguzkiak, herabe hurbilduz, kax-kax jo du nire leihoa, eta pozik nago Donostiara itzultzeko ordua iritsi dela dakidalako. Baina, batez ere, hala nago, aste batzuren ondoren, OnDoaNeko familia berriz ikusi ahal izango dudalako. Badut gogoa Oihanaren eskutik abian jarriko den "Ireki Leihoak" izena duen jarduera berria nolakoa izango den jakiteko, eta beraiekin guztiekin hartaz -eta hartan- gozatzeko. Jardueraren izenak zenbait gauza iradokitzen dizkit: norberak dituen beldurrak bazter batera utzi eta irekitzea, lotsak zokoratu eta une bakoitzeko sentimenduak eta emozioak askatasunez adieraztea... Baina, aizu, bakoitzak du bere ikuspuntua, eta hori ere ederra da.
Hasierako ordua hurbildu ahala, jendea iristen hasi da. Oihanak kortesiazko minutu batzuk igarotzen utzi ditu, den-denok hasieratik egon gaitezen. Azkenean, hamaika pertsona elkartu gara, Oihanaren aburuz zenbaki polita, eta, motibazioz eta irrikaz beterik, hasiera eman diogu jakin-mina piztu digun jarduera.
Saioa, Oihanak bideratutako beroketa eta luzamendu ariketa batzuekin hasi da; hurrengo eguneko agujetan saihesteko direla ohartzen digu... Arantza eta Paulik elkarri begiratu diote, harriduraz... agujetak? Non sartu gara baina?
Poliki-poliki, dinamikan barneratzen joan gara. Oihanak oso interesgarria iruditu zaidan teoria azaldu digu, jarduera ahalik eta ongien burutu ahal izan dezagun: lehenengo planoa, bigarrena, amerikanoa... (han egon garenak ulertzen dugu 😉). Behin azalpenak emanda, eroso jarri gara, lekua hartu dugu eta... ekin!
Ondo pasatu dugu, lotsak kendu ditugu eta barre egin, eta une batez gure kezkak ahaztu ditugu. Oihanak denok eroso senti gaitezen lortu du, eta, hobeago dena, dantzaren bidez adieraztea zeinen ederra den irakatsi digu.
Hurrengo saioa iristeko irrikaz nago hau bezalako arte zoragarrira hurbiltzen jarraitzeko.
Gabriela Garaizabal