"Ireki Leihoa" Proiektua (2. Saioa) - Kronika
Tailerraren helburua gogoratuz hasi dugu tailerra, baita laburmetraia egiteko igaroko ditugun faseak ere. Berriz ere kokatu ondoren, praktikara pasatu gara: gaur mugimendua ekarri dugu erdira.
Gunea irakurriz eta bertan kokatuz hasi gara. Ikasten dugun bezala, hori da edozein ekintza praktikori ekin aurretik egin beharreko lehen urratsa: gauden espazioan eskuragarri ditugun tresnak igartzea.
Horretarako, denbora bat eman dugu espazioa aztertu eta adi-adi behatzeko. Behatzea, bai begiekin baita gorputzaren gainontzeko atalekin ere. Gauza bera egin dugu gure kideekin, bikoteka elkarri begiratuz mugimenduaren bitartez.
Saioaren bigarren zatian, mugimendua grabatzera igaro gara. Ideia-jasa baten bidez, hitz-zerrenda bate gin dugu. Horiekin, talde bakoitzak praktika artistiko bat egin du (testua, abestia, hitzen sekuentzia...) eta kamera-mugimenduan teknikarekin grabatu.
Bukatzeko, taldeek egindako lanak ikusi ditugu, ideia ezberdinak zein mugimendu, antzezpen eta kamera aukerak elkarrekin partekatzeko.
Nerea Munilla