"Ireki Leihoa" Proiektua (3. Saioa) - Kronika
Saio honetan, taldean nagusi diren dibertsioa eta giro ona, gaur ere, agerian geratu dira, baina, horretaz gain, gure jakin-mina beste behin ere ase da, eszena edo sekuentzia bat nola grabatzen diren gure ezagutza handitzeko ikuspegi berrien bitartez.
Aurreko saioan, grabatuak ziren pertsonen mugimenduak askeagoak ziren, kameraren lentetik egindako eszenaren enkoadraketa errazteko leku jakin batean mantentzen baginen ere. Oraingoan, talde handiagoa bildu gara (5 pertsonako bi talde osatu ditugu) eta, gainera, mugimenduak eta adierazpenak puntu berberean egin behar izan ditugu, "BOLA" izenez ezagutzera eman zaiguna; zeina, etengabeko mugimenduan egonagatik, ez baita izan eszenako mugimendu osoaren bide-erakuslea, "beste mugimenduekin" egokitzen erakutsi baitigute, kamera berarenekin.
Finko, zirkuluan, joan-etorrian, ekorketan edo korrituan. Irudi orokorra zein gogoko ditugun edo adierazi nahi dugunari zentzua eman eta hartan sakontzeko garrantzitsuak iruditzen zaizkigun plano zehatzagoak grabatuz. Aukeraz betetako mundu oso bat!
"Pixka bat haratago joan gara", esan ohi den bezala, eta lehen aipatu dugun mugimendua zabaltzea ahalbidetu digun beste grabazio batzuekin esperimentatu dugu, taldekideei jarraituz, zeintzuk, orain bai, banaka-banaka, "BOLA"-tik irteten eta sartzen joan diren bitartean, beren buruak aurkeztu baitituzte; edo beste elementu batzuk tartekatuz, ispilua kasu, bere islarekin mugikortasun eta bolumen efektua areagotzea lortuz.
Hurrengo filmaketetan gure kontaketa sartzen hasteko dena prest!
Susana Serrano