Irteera Kulturala Azpeitia - Kronika

28/04/2024

Igande ikusgarria, eguzki zoragarria eta primerako konpainia ekarri dizkiguna.

Gaurko irteerak Azpeitiara eraman gaitu. OnDoaNen elkartu ondoren, kotxetan banatu gara eta harantz abiatu. Herrira iritsitakoan, Trenaren Museoan egin dugu lehen geldialdia. Bertan, trenek, trolebusek, tranbiek …Gipuzkoan eta inguruetan azken hamarkadetan izandako eboluzioa ezagutu ahal izan dugu, baita mundu horri lotutako teknologiak ere (erlojuek, tiketak egiteko makinek, langileen uniformeek…). Hori gutxi balitz, lurrun trenean ia ordubeteko bidaia guztiz atsegina egiteko aukera izan dugu, gauzak beste erritmo batean egiten ziren garaietara eraman gaituena.

Ondoren, atsedena izan dugu, bokatak bazkaldu eta parre ugari partekatzeko baliatu duguna.

Gero, herriaren beste muturrean, basilika famatua bisitatu dugu eta bere edertasuna miretsi. Haren ondoan, Inazio Loilakoaren jaiotetxea izan zen erdi aroko dorretxe ederra ezagutu dugu, non Gipuzkoako patroiaren haurtzaroaren berri izan baitugu, eta egun ezagutzen dugun Santua izatera nola iritsi zen.

Ezin bukatu gidari bikainak izan diren Arantza, Sonia eta Xabiri eskerrak eman gabe, hain konpainia bereziagatik… Eskerrik asko behin eta berriz. 

Consuelo Velasco