Irteera Kulturala Tolosa - Kronika
Igande hotza atera da.
Tolosara gerturatu gara igande goiza igarotzera. Lehenik eta behin, txokolatearen fabrika eta museoa bisitatu ditugu. Asko gustatu zait. Bereziki, iraganean txokolatea nola egiten zuten ezagutzea. Goxoagoa zela iruditu zait, denbora gehiago eta ahalegin handiagoa eskatzen zielako, gehiago nekatzen zirelako hura egiten. Aspaldi erabiltzen zituzten makinak ikusi ditugu; oraindik ere txokolatea egiteko balio dutenak, txokolate eta burni usain sarkorra darienak.
Gero, txokolate-kikara bat hartu dugu bertan. Bero beroa zegoen, eta primeran sartu zait egiten zuen eguraldi hotzarekin. Oso egokia iruditu zait, historia ezagutu ondoren hartzea, hura ekarri baitit urrupada bakoitzak.
Eta guzti hori, gure talde ederrarekin batera. Talde zoragarria dugu. Familia bat bezalakoa gara, 10 herrialde baino gehiagotatik etorrita elkartu den familia, aniztasunez, dibertsio eta maitasunez betetakoa.
Ondoren, txotxongiloen museoa bisitatzera joan gara.
Aparta izan da txotxongilo guzti horiek ikustea. Jende askori gustatzen zaizkio, niri bezala. Txikitan nuen panpina bat gogorarazi dit, umea nintzela besarkatzen nuen elefante txiki bat, eta harekin lo egiten nuena. Umetako oroitzapen ugari ekarri dizkit bisitak, eta oso zoriontsu sentitu naiz mundu guztiko txotxongiloen artean. Oso museo interesgarria iruditu zait.
Eskerrak ematen dizkiot gure taldeari bizi izandako une eder guztiengatik.
Asko maite zaituztet,
Mohamed Zengah