Isilune Zirkulua - Kronika

15/12/2022

Abendua urtearen azterketa egitera bultzatzen gaituen hilabetea da, eta gaur, Isilune Zirkuluan ere, hori egin dugu. Kandela bat hilabete bakoitzeko. Eta, piztean, pertsona guztiekin abegikorra izango den gizartea lortzeko egiteke dagoen ibilbide luzea iradokitzen duten esaldiak, batetik, eta, bestetik, topaketa hauek zentzua gal dezaten poliki-poliki egiten ari garen bidea jasotzen dutenak.

Gaur, beste behin ere (baina gogo biziagoz agian), Gobernuei harrera asmoak bete ditzatela eskatu diegu, erraztasunak jar ditzatela zailtasunen ordez, eta pertsona guztien giza eskubideen alde lan egin dezatela.

Eguberri Solidarioa, Eguberri Ezberdina, non Harrera, Abegikortasuna eta besteekiko Maitasuna nahiz Begirunea zinez garrantzitsuena den Eguberria izan dadila. Asmo berberekin bizitzea ahalbidetuko digun Eguberri Eraldatzailea.

S. Blanco

 

... Urtarrila: "Bakea falta izan zaigu". Otsaila: "Abegikortasuna falta izan zaigu". Martxoa: "Harrera ona egin dugu". Apirila: "Sentikortasuna falta izan zaigu". Maiatza: "Poza falta izan zaigu". Ekaina: "Errespetua falta izan zaigu". Uztaila: "Irekitasuna landu dugu". Abuztua: "Harrera landu dugu". Iraila: "Abegi ona landu dugu". Urria: "Hurbiltasuna bizitzen saiatu gara". Azaroa: "Eskuzabaltasuna ilusioz landu dugu". Abendua: "Sarean egin dugu lan"...