Isilune Zirkulua - Kronika

16/02/2023

Isiltasun Zirkuluaren hilabeteroko Isiltasun egonkor eta irmoak pertsona errefuxiatuen eta migratzaileen harrera exijitzea du helburu. Bidezko politikak eskatzen ditugu, Atzerritarrak Barneratzeko Zentroen itxiera, baita pertsonan horiek merezi duten hospitalitatea eta laguntza ere. Gure oihu isila Europan zehar zabaltzen den itxaropen-hazia da, Mediterraneoa zeharkatu eta afrikar kontinenteko herrialdeetaraino hedatzen dena.

Hori dela eta, politika justuak eskatzen ditugu. Zertarako?

1. Pertsonen salerosketa bertan behera geratzeko, biktimak babesteko, bereziki emakumeak eta adingabeak, eta horrekin aberasten diren pertsona eta erakundeak desagerrarazteko.

2. Gure herri eta hiriak harrerako lurralde bihur ditzagun, non pertsona migratzaileen oinarrizko beharrak (janaria, etxebizitza, osasuna, lana…) aseko diren.

3. Estatuaren, Autonomia Erkidegoen, Diputazioen eta Udalen aurrekontuetan, migrazio-politika egokiak izateko beharrezkoak diren kontu-sailak esleitzea.

4. Gogoz kontrako migrazioaren arrazoiei aurre egiteko: gatazka belikoak, baliabide naturalen espoliazioa, pobrezia eta desparekotasuna, aldaketa klimatikoa, ustelkeria… Eta jatorrizko herrialdeetatik irtetea erabakitzen duten pertsonen lekualdaketa segurua (bizia eta duintasuna arriskuan jarri gabe) bermatzeko.

5. Atzerritarrentzako Zentroetan dauden pertsonen eskubideak bermatzea, eta egoitza horiek ixtea.

6. Pertsonak ondasuna balira bezala tratatzen dituzten gizatasuna kentzen duten hitzarmen immoralak baztertuak izan daitezen.

Pertsona ahulenen ahotsa, hemen gaudenontzat, Esperantzaren oihua da. Kontzertinak zeharkatzen dituen itxaropena; kontzertinak, hesien goialdean dauden eta lesio larriak eragiten dituzten hortzak dira. Itxaropen hori elkartasun iturri da eta eta gure harrera-gaitasuna martxan jartzera gonbidatzen gaitu, errealitate sufritzaile hori eralda dezakegula sinetsita.

Bidegabekeria eta biolentzia dagoen bitartean, ez da harresi edo hesirik egongo giza-utopia geldiaraziko duenik.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu Isiltasun Zirkulu honetan parte hartu duzuen guztion konpromisoa, eta martxoaren 16an, asteazkena, berriz elkartuko garelakoan, ondo izan.