Isilune Zirkulua - Kronika

18/05/2023

Hileko hirugarren ostegunetan egin ohi dugun bezala, maiatzaren 18 honetan ere Gipuzkoa Plazan elkartu gara, honakoa Loiolaetea Elkarteak antolatutako saioa izan delarik. #Bakearen Aldeko Bideak ekimenaren omenaldi eta aldarrikapenari batzen gatzaizkio; izan ere, 100 milioi pertsona munduan zehar mugitzera behartuta daude.

Laburbilduz, Europar Batasunari egiten zaizkion 10 eskaerei buruz hitz egiten ari gara: Bakea sustatzea, asiloa eskatzeko eskubidea bermatzea, sartzeko eta egoteko legezko bide seguruak ezartzea, bisatu komunitarioak eta familiak elkartu ahal izatea, erresidentzia edo/eta lana izateko baimenak lortu edo berritzeko behar diren irizpideak eta prozesuak malgutzea, gizarte inklusioa bultzatzea, eta, azkenik, migrazio-praktika errepresiboak bertan behera uztea.

Etorkizuna elkarrekin bainon ezin dugu eraiki, ospitalitatearen, elkartasunaren eta inklusioaren bidetik.

Horregatik, borroka honekin jarraitzeko eskatzen dizuegu, #BakearenAldekoBideak ekimenean parte hartuz, datorren ekainaren 10ean, Durangon.

Sheila Martínez