Isilune Zirkulua - Kronika

15/06/2023

Hilabetero, hirugarren ostegunez, Gipuzkoa Plazan, ordu-laurdeneko denbora apurrean gertatzen denaren partaide eta lekuko gisa, ilunabar honetan ikusi eta entzundakoa partekatuko dut:

Ikusi dut: Pertsona talde esanguratsu bat, aniztasunaren adierazpen egiazkoa: gizon eta emakumeak, gazteak eta adinekoak, umeak, migratuak eta bertakoak… Eta ikur bat. Giltza handi bat pasando de mano en mano, de corazón a corazón y el respeto con que cada una la acogíamos para preguntarnos que podemos hacer con ella abrir o cerrar…? no cabía duda, se palpaba: queríamos utilizarla para abrir,. abrirnos a la acogida.

Manifestua entzun eta (on)hartu dut: "migrazio-fluxuak fenomeno konplexu eta artikulatu baten adierazpena dira, eta, hori ulertzeko, migrazio-esperientziaren etapa guztien alderdi guztiak aztertzea beharrezko egiten da."..."Askorentzat, gaur egun, migratzea da aukera bakarra" "Zer egin dezakegu?" Zerbait egin behar da! Nola? Arma-lasterketa, kolonialismo ekonomikoa, besteen baliabideen usurpatzea, gure etxe komunaren suntsipena… geldiarazten saiatu behar dugu.

"Migrazioa giza eskubide bat da. Migratzaile bakoitzaren duintasunari gehienezko begirunea izatera deituta gaude, eta horrek fluxuak ahal den modurik hoberenean gobernatzea eta laguntzea dakar. a migración es un derecho humano, harresien ordez zubiak eraikiz, migrazio seguru eta erregular baten mesedetan bideak zabalduz. Edozein dela gure etorkizuna eraikitzea erabakitzen dugun lekua, jaiotzen ikusi gaituen herrialdean edo beste lekuren batean, garrantzitsuena da han beti dagoela harrera egiteko, babesteko, denak (bereizketarik gabe eta inor kanpoan utzi gabe) integratzeko prest dagoen komunitate bat dagoela.

Elkarrekin ibiliz soilik lortuko dugu urrun joan eta gure bidaiaren helmuga komuna iristea.

Txalo zaparrada batekin amaitu dugu topaketa, UZTAILAREN 13KO HURRENGO ZIRKULURA ARTE.

Maricarmen Elizondo