Isilune Zirkulua - Kronika

16/11/2023

Gaur, azaroak 16, hilabetero hirugarren ostegunez egin ohi dugun bezala, Isilune Zirkuluan elkartu gara. Eguraldi desatsegina zegoen oso, baina ohiko parte-hartzea izan da.

Irakurritako testuan, une honetan gertatzen ari diren gerrak gogoratu ondoren, pertsonak bere herria uztera bultzatzen dituzten arrazoiak aurkeztu dira. Eta Europar Batasunaren erantzna, zeinak pertsona horiei harrera egitera bideratu beharreko dirua Batasunetik kanpoko herrialdeetan migratzaileentzako oztopoak jartzera bideratzen dituen.

Isilik egindako ibiliaren ondoren, Leon Giecoren "Sólo le pido a Dios…" abestiarekin amaitu dugu. 

Mertxe DIgon