Isilune Zirkulua - Kronika

14/12/2023

Urtea bukatzear dagoen egun honetan, guk, esker-onez, hainbat pertsonen bizitza gogora ekar nahi izan ditugu, guk ez ezagutu arren baliotsuak diren bizitzak; bidean bizia galdu edo abegikortasunik topatu ez duten guztien bizitzak.

Gai izango ote gara egoera honi buelta emateko?

Argi txiki hauek pizten joan gara, zaratarik gabe, errespetu handiz, guretzat ezezagunak izan daitezkeen arren beren familia eta lagunentzat anonimoak ez diren horien oroimenez.

Pizte honekin bat, gure inguruan argi izatera konprometitu gara, gure inguruan iluntasunik izan ez dadin.

Izan gaitezen Argi!!

Arantza Odriozola