Isilune Zirkulua - Kronika

18/04/2024

Arratsalde honetan, Isilune Zirkuluan OnDoaN Topaguneari egokitu zaio bizitza duin bat aldarrikatzen duten pertsona migratuen ahotsa izatea.

Gogoratu dugu, apirilaren 9an, Kongresuko osoko bilkurak, Espainian bizi diren 500.000 inguru atzerritarren ezohiko erregulaziorako legegintzako herri-ekimena aintzat hartzea onartu zela; 611.821 sinadurek babestutako proposamen honek justizia, osasungintza, hezkuntza eta etxebizitza duin bat irisgarri egingo lieke.

Hospitalitatean nahiz harreran, guztion oinarrizko eskubideak babestuko dituzten legeen bitartez, aurrera egiteko borondatea berretsi dugu sinbolikoki, sinadurak gure topaketaren goiburu den pankartan utziz.

Lege berria errealitate bihurtua ikusteko gogoz, datorren hilera arte esan diogu agur elkarri, gizarte gizatiarrago bat defendatzen jarraitzeko hurrengo aletxoa jartzen jarraitzeko.