Isilune Zirkulua - Kronika

20/05/2021

Osteguna, 19:15. Danbor hotsak entzuten hasten dira Gipuzkoa Plazan, Afrikari buruz mintzo dira, Zirkuluaz, Isiltasunaz, eta egun hauetan Ceutan, Melillan, emakumeak, gizonak, haurrak... bizi izaten ari diren zorigaitzak durundi du; ez dira zengakiak, familia, historia, itxaropena eta tragedia dituzten pertsonak baizik.

"Uretako jendea, "busti" horiek, beraiek urrundik ikusten duten gudua egiteko batzuk eta besteek erabilitako gizateria, inork ez die galdetuko zeren bila dabiltzan, zer behar duten, zer egin dezakegun bizitza duina, askea eta errespetatua izan dezaten. Marokoar legalitateak hotzean bidaltzen dizkigun horiek, espainiar legalitateak beroan itzuliko ditu... hiltzera txiroen seme-alabek joan behar izaten dute beti." 

(Santiago Agrelo, Tangerreko artzapezpiku emerituaren gutunetik)

Horregatik guztiagatik, Isiltasun Zirkulua, guztientzat isiltasun sutsua eta guztiarengatik errespetu eta elkartasun txalo bero bat. Horrela, mugak hautsi eta gizateria abegitsuago bat hazten ikustea amesten amaitzen dugu.

Oroigarri bezala, gatzaren sinboloa: Gatza, denerako sendabidea da beti ur gazia; izerdia, malkoak edo itsasoa. 

Arantza Odriozola