Isilune Zirkulua - Kronika
GU HANDIAGO BATERANTZ.
EGIAZKO GURARIZ ETA ITXAROPENEZ betetako lelo honekin, BARNERATZAILEAGOA den mundu baterantz, non denok ospatzen baitugu, hileko hirugarren ostegun honetan, udazken betean eta blaitzen gintuen euripean, Donostiako Isilune Zirkulua elkartu gara.
Azkenean, motxila txiki bat eman zaigu, azaroak 18, 19:30etan, izango den hurrengo Zirkulura beste pertsona bat ekartzeko konpromezuarekin.
Belén Gorritxo
Ondoren, Euskadi Irratian Arantza Odriozolari Isilune Zirkuluei buruz egindako elkarrizketa uzten dizuegu:
ISILUNE ZIRKULUA
(2021eko URRIA, osteguna, 21)
Gero eta mundu integratzaileagoa
Munduko emakume eta gizonei dei egiten diet elkarrekin gero eta handiagoa den «gu» baterantz joateko. Giza familia berrantolatzea, elkarrekin justizia eta bake etorkizuna eraikitzeko, inor baztertua geratu ez dadin.
Gure etorkizuneko gizartea «kolorez beteriko» etorkizuna izango dela esaten da. Hala bedi! Hobea izan dadila, aniztasunak eta kultura-arteko harremanek aberastua.
Horregatik, bizikidetzaren, harmoniaren eta bakearen aldeko apustua egiten dugu. Horretan sinesten dugulako aldarrikatzen dugu.
Baina helburu hori lortzeko, guztiok saiatu behar dugu bereizten gaituzten hormak eraisten, eta topaketaren kultura erraztuko duten zubiak eraikitzen.
Zentzu horretan, migrazio garaikideek aukera ematen digute aniztasunaren alde aberastuz, beldurrak gainditzeko.
Konpromiso pertsonala eta kolektiboa da. Anai-arrebekiko konpromisoa, zoritxarrez oraindik ere sufritzen jarraitzen dutenak garapen iraunkor eta integratzaileagoa lortzen saiatzen ari garen bitartean.
Konpromiso horrek ez ditu bereizten bertakoak eta atzerritarrak. Jatorri desberdineko pertsonen arteko topaketa, altxorra da. Bere zaintzatik, zein onuretatik, inork ez du baztertuta geratu behar.
GU handiago baterantz.