Isilune Zirkulua - Kronika

18/11/2021

Hileko hirugarren osteguna; beste bat. Isilune Zirkuluen beste topaketa bat, Gipuzkoa Plazan, gure ibiliarekin migratzaileen arazoa ikusgarri egiteko.

Oraingo honetan, paperik gabe gainditu nahi dutenei bere mugak ixteko Frantziak duen politikan jarri da azpimarra.

Politikarien, agintarien eta herrialde garatuetako biztanleriaren zati baten tolerantzia, enpatia zein etika-moral falta; orain "paperik gabeak" deritzon horiek bigarren mailako biztanle bihurtuz, beren herriak abandonatzera bultzatuta datozen hauen herrialdeen kolonizatzaile izan zirenena.

Beraien inguruan dagoen pertzepzioak eta gure herrialde sakrosantuetatik aldentzeko erabiltzen diren politikek mafia bihozgabeen esku erortzera eramaten dituzte gizaki hauek. Hori bai! Herrialde zibilizatuak eta garatuak garenez, mafia hauek jazartzen ditugu, legearen, etikaren eta moralaren kontra dihardutelako gizakiekin trafikatzean. Eta, neure buruari galdetzen dio: mafia hauek existituko al lirateke migrazio politika eta legeak beste batzuk balira (humanoagoak, toleranteagoak...)?

Isabel García

ISILUNE ZIRKULUA 2021-11-18. MANIFIESTOA

Urte honetan zehar, Frantziara iristen saiatzen ari ziren 3.000 migratzaile blokeatuta geratu dira Irunen, Frantziako agintariek euren bidean harresi berria nola jarri duten ikusita.

Pertsona hauek euren herrialdeetatik alde egin behar izan dute arrazoi ezberdinengatik, Europan bizitza berri bat hasteko ametsarekin. Bizitza arriskuan jarri dute Maroko zeharkatuz, itsasoan itotzeko arriskua duen itsasontzi batean sartu eta Espainia zeharkatuz Irunera iristeko, eta Frantziako muga beraientzat itxita dagoela ikusi dute

Haiekin hitz eginda, egoera horretan 3 aukera baino ez dituztela esaten dizute: etxera bueltatu, muga igaro edo hil. Hori dela eta, haien helburua hain gertu ikusita, azken metro hauek egiteko edozer gauza egiten dute, eta horretarako diruaren truke Frantziara pasatzea eskaintzen duten talde edo sale antolatuekin harremanetan jartzen dira.

Batzuetan ez zaie Irunetik gehiago ikusten, beharbada pasatzea lortu dute. Beste batzuetan, berriz ere agertzen dira Gurutze Gorriko aterpean Frantziako poliziak itzulita eta dagoeneko dirurik gabe berriro ere saiatzeko. Eta beste batzuk egunkarietan agertzen dira Bidasoa zeharkatu nahian ito direlako edo tren batek zapalduta hil direlako.

Gaur hemen gaude isiltasun zirkulu honetan, emigrante hauen eskubideen urraketa agerian jartzeko, Europako Gobernuen jarrerarekin pertsona hauek trafikatzaileen eskuetan erortzera behartzen ari direlako.

Eta ikusi ondoren nola bidaian zehar, sare horien eskuetan erori ziren Afrika zeharkatzeko, itsasontziak harrapatzeko... eta orain Europan nola dauden ikusi eta gero, berdin jokatzen dugu.

Ahora os vamos a entregar unas pulseras luminosas. Ahora no dan luz... muchas veces las personas migrantes al intentar cruzar las fronteras no son capaces de ver la luz, se encuentran solas, sin ayuda, con obstáculos para poder empezar a llevar una vida digna...

Pero nosotros desde aquí queremos darles luz y recordarles que no están solos.... doblaremos la pulsera en señal de apoyo para ellos, queriendo ser luz en medio de su oscuridad.