Isilune Zirkulua - Kronika

16/12/2021

2021eko abenduko hirugarren osteguneko 19:30ak dira. Eguneko argitasunaren aldegitearekin bat, Donostia ilunpetan ari da geratzen. Pertsona migratuek beldurra sentitzen duten une horretan bertan, Isiltasun Zirkuluak eta elkartasunak argitasun eta maitasunezko zirkulu babeslea osatzen dute.

Gizartearen begirada argitzen duten koloretako kandelak, Gabonetan argi eta garbi entzunak izan daitezen maite dituztenekin partekatzeko etxerik ez duten hainbeste pertsona ikusezin eta ahots isildu.

Argiaren zirkulua gizaki egiten da. OnDoaNeko Arantzak, ernatze sozial baten gose diren gure eskuetan kandelak piztera gonbidatzen gaitu.

Nahiago nuke bihar goizean esnatzen garenean denok eskubide berdinak dituen mundu bateko herritar izango bagina, gure arbasoek erakutsi ziguten bezala: solidarioak izan, atzerritarra hartu...

Isiltasun Zirkulua mugitzen doa, eta bertatik igarotzen den jendea mezua deskubritzen.

Oxala datorren urtean -errepikatzen du Arantzak- ez den beharrezkoa egiten Zirkuluak argitu gaitzan.

Bukatzeko, OnDoaNeko Xabiren bertsoak arimaraino iristen zaizkigu, haien sugarrak maitasun eta elkartasun deiadar batekin markatzen digu bihotza.

Eskerri asko hor egoteagatik. 

Margarita Arca