Isilune Zirkulua - Kronika

19/05/2022

Hilabete honetako hirugarren osteguna iritsi da jada, eta, arratsaldez, Isiltasunean eta inklusio eta hospitalitate handiagoaren bila ibiltzearen borondatean batzen gaituen Zirkulua osatzeko topatzen joan gara.

Erdian argia duen talde anitzak, arabiarrez, euskaraz eta gazteleraz entzundako olerki baten bitartez, utopiarantz aurrerapausoak ematea posible dela gogorarazten digu, mugiarazten eta bultzatzen gaituen utopia horretarantz.

Lagundu gintuen argi nagusiagoan piztutako kandela txikietan ikur eginda, gutariko bakoitza bizi den espazioetan abegi ona eta hospitalitatea errealitate egin eta praktikara eramateko konpromezua adierazten dugu, mundu berri bat posible izaten joatea ahalbidetzen duen Gu horren eraikuntza.

Shukran, gracias, Eskerrik asko parte-hartzaile bakoitzari, ekainean hitzordu berri bat dugu, hirugarren ostegunean!!

M.A.O