Isilune Zirkulua - Kronika

19/10/2022

Hileko hirugarren ostegun orotan bezala, urriaren 20an talde garrantzitsu bat elkartu gara Gipuzkoa Plazan, berrogeita hamar pertsona inguru, afrikar gazte gehienek pairatzen duten egoera gure isiltasunarekin salatzeko

Ohiko eskema jarraituz, prestatutako adierazpena irakurri da, bi hizkuntzetan, Afrika: 2022 manifestua izenburupean. Aipatu testuak afrikar kontinentea aurkezten du, biztanleria gazte eta konprometitua duela aipatuz eta etorkizuna beren eskuetan dagoela azpimarratuz.

Gazte horietako askok migraziora jotzen dute eta gure herrialdera iristen dira bizimodu hobe baten bila, eta, denek, geratzen direnek zein aldegiten dutenek, asko dakite bizitzari buruz eta berau zaintzearen zailtasunaz, sufrimendua eta heriotza ezagutzen dituzte, baina bizitza hobe baten aldeko apustua egiten dute.

Egoera honen aurrean, zera aldarrikatzen dugu: izan lekuko izan besteko, kolore bateko zein besteko, gure mugak gainditzen dituzten pertsona guztiei tratu berbera emateko.

Berdintasunezko tratuaren alde eta sarri jasaten duten esplotazio ororen aurka altxatzen dugu ahotsa.

Familia askok, gazte etorkinei seme-alabak balituzte beza beren etxean harrera egitea baloratzen dugu, dokumentazioa tramitatzeaz eta, lanean txertatzen diren bitartean, etxebizitza duin bat eskura jartzeaz arduratzen diren erakundeen lana bezala.

Isilune Zirkulutik, beste herrialde batzuetatik datozkigun pertsonei harrera egiteko, babesteko, sustatzeko eta gizarteratzeko gure konpromezua adierazten dugu.

Manoli Urra