Itzuli gara!

01/10/2025

Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari OnDoaN Topagunean. Hasiera bakoitzak etortzeke dagoenari lekua irekitzera gonbidatzen gaitu, batera, hazi egin gaitezkeela eta bide partekatu honetan elkarri lagundu diezaiokegulakoan eta topaketa bakoitza ikaskuntza-esperientzia bilakatuko dugulakoan.

Ikasturtean zehar, esperientziak partekatuko ditugu eta hazten lagunduko diguten jarduerez gozatuko dugu. Batzen gaituzten loturak indartzeko aukera berri bat izango da, baita jakin-minez edo partekatzeko gogoz hurbiltzen diren guztiei ongietorria egiteko ere.

Eskerrak eman nahi dizkiogu gure boluntario-taldeari. Eskaintzen duten denbora, dedikazioa eta konpromisoari esker, jarduera eta topaketa bakoitzak bizia hartzen du. Beraiei esker, OnDoaN Topaguneak ilusioa eta lankidetza arnastu daitezkeen gunea izaten jarraitzen du. Eskerrik asko!

24/25 zoriontsua!