Kontemplazio Denbora - Kronika

15/06/2022

Gogoeta eta kontenplazioari eskainitako 9 hilabeteko TOPAKETEN zirkulua isten da. Pertsona talde esanguratsu batek, gehien bat emakumeek, erantzun diogu GONBIDAPEN honi.

KANDELAren ingurauan, Jaungoikoak BIZITZAn duen PRESENTZIAren ikur, ZENTRATZERA bultzatzen zaigu: sentimenduz, emozioz, kezkaz ... lepo Arnasketa-kontziente ariketa batek laguntzen digu, isiltasunean: arnasa hartu... arnasa bota... eta sosegu giroan, kontenplaziorako musikan bildurik, arnasa hartze bakoitzean biziberritzailea den PRESENTZIA horri harrera egiten diogu eta, arnasa botatzean, sakonki bizitzea eragozten digun guztia kanporatzen...

"Manos de Mujeres" abestiak gure bizipen existentzialarekin bat egiten laguntzen digu. "Manos de mujeres que han parido la verdad...manos fuertes, manos firmes, manos que tejen, manos que rezan, manos que tiemblan , manos que sudan... manos esclavas que van aprendiendo a bailar su libertad...manos que abrazan la esperanza..." Eta, esku horiek, gure eskuek, hazi-txartelaren gaineko argi piztuaren ikur txikia hartzen dute. Hori eskuan, bizitza eskertzen goaz, gure sentipen sakonenari hitza edo isiltasuna jarriz.

Deialdia eskertzen dugu, horri esker, harremanak, adiskideak, bizia sortzen duten topaketak... ditugula antzematen baitugu, eta hurrengo TOPAKETAra arte elkarri agur esaten diogu BEDEINKAPENAren (ONGI ESATEarena) dantzarekin. Jaungoikoaren Bedeinkapenari harrera egiten diogu, eta lurrari oparitzen diogu, geure buruei... batak besteari ematen... Eta, bihotza pozik, eta hazi-txartelak gure etxeetan EREITEKO eginkizunarekin, bizia loratu dadin helburua duena.

Eskerrik asko. 

Maricarmen Elizondo