Kontemplazio Denbora - Kronika

21/04/2021

Hilabetero bezala, taldea elkartu da Ain Karem kantuaren laguntzaz gogoeta eta otoitz egiteko, eta hilabete hau Piztuera eta argitasun eske gakoan begiesteko.

Isiltasun denbora bat, soinudun isiltasuna non, Magdalako Mariak lagunduta, gure historia zeharkatu baitugu, Jauna gure bihotzean entzuteko. Isiltasun bat non gizateria sufritzaileena bere argi-itzalekin, gutariko bakoitzaren argi-itzalak, presente egin baitugu. 


Berpiztuaren gonbidapen bat eraman dugu, Benedettiren olerkiaren bitartez honela mintzatu baitzaigu:



Ez amore eman, oraindik garaiz zabiltza, iritsi eta berriro hasteko, zure itzalak onartzeko, zure beldurrak lurperatzeko, lasta askatu, hegaldiari berriro heltzeko.

Ez amore eman hori baita bizitza, bidaiarekin jarraitzea, ametsak jazartzea, egun baikoitza hastapen bat delako, izan ere, hau da ordurik eta unerik onena, bakarrik ez zaudelako, nik maite zaitudalako.

Beneditti