Kontemplazio Denbora - Kronika

12/05/2021

Maiatzean, elkartzeko eta berriz elkar topatzeko, meditatzeko eta isilik egoteko, kontenplatzeko eta otoitz egiteko lekua eta denbora partekatu ditugu.


Juana Lestonnacen pertsona ardatz hartuta, Mariaren Lagundiaren sortzailea, fede handiko emakumea eta bizitza oparoa izan zuena "sugarra, fedearen argia bizirik mantentzearen" eta "behar duenari laguntzeko esku irekiak eskaintzearen" inguruan; gure bizitzan bizi izan diren emakume guztiak izan ditugu gogoan, fedearen, zainketen eta emate solidarioaren dimentsiotik. Emakume ausartak, ameslariak, langileak, eta izatearen nahiz haien barruko zein kanpokoan lurraldearen zaintzaileak baloratu ditugu. Dagoeneko ez dauden emakumeak gogoratu ditugu, isilaraziak, zapalduak, mehatxatuak, bortxatuak direnak, mugetako lubakietan daudenak, bere odolarekin eta gorputzarekin lurra elikatu duen emakume bakoitza, sufritzen eta mina sentitzen duen emakume bakoitza.

Magnificat egokitu baten bitartez, bere maitasunaren handitasuna gogora ekartzen dugu, baztertuen aldeko hautua, errukia, itxaropena dakarren indarrez beteriko maitasuna. Maitasunagatik bizitza ematen duenaren apaltasuna eta zerbitzua ezagutu ditugu txikitan, egunerokotasunean, hautemanezinean. Hautemanezina den horretan, haize fresko eta itxaropentsua sentituz.

Bere maitasunaren kantariak, ziurgabetasunean, sufrimenduan eta minean bizi kantariak izateko deia hartzen dugu. Zeren, Mariak bezala, Maitasunaren alde egiten utzi nahi baitugu, eta mundu honetan bizi diren emakume guztiekiko adiskidetasun-izpirituaren indarrak laguntzen eta bizitzen gaitu.

Henar Gutiérrez

Gure Bedeinkapen Dantzarekin, aurtengo "Kontemplazio Denbora" saioei amaiera eman diegu. 

Mila-mila esker parte hartu duzuen guztioi. 

Datorren ikasturterarte!