Kontemplazio Denbora - Kronika

26/01/2022

Hilabetero bezala, kontenplazio-denborari heltzen diogu bake, lasaitasun, isiltasun...espazio batean elkar topatzeko, egunero eskaintzen zaigun bizitza hartuz.

Hitzen, poemen, bertsoen, xuxurlen...bidez soilik hitz egitera mugatzen ez den bizitza, baizik eta besarkatzeaz, barkatzeaz, begiruneaz, partekatutako mahaiaz...ere hitz egiten digun bizitza, zeren Mercedes Sosak bere abestietako batean dioen bezala "ABESLARIA ISILTZEN BADA BIZITZA ISILTZEN DA, BIZITZA BERA KANTU BAT BAITA..."

Estreinatu berri dugun urteaz kontziente izatera gonbidatu zaigu, gure kulturan ahora irekiz eta 12 mahats-ale hartuz hasten dugun urtea... Posible dugu bihotza arimaren taupada sakonaren erritmora irekitzea, gure eguneroko bizitzeari pultsu jakin bat eskain diezaioketen taupadak: samurtasuna, pazientzia, soiltasuna, lasaitasuna, gogoberotasuna, atsedena, jakinduria, sentiberatasuna, isiltasuna, itxaropena...

ESPERANTZA erronka bat da, menperatzeak izan duen eta izaten jarraitzen duen tresna eraginkorrenetako bat esperantzaren manipulazioa baita.

Horrela, itxaropenaren erronka esperantza bizitzean, partekatzean eta modu eraginkorrean antolatzean datza, itxaropenaren garaia ez baita itxarotearen garaia, itxaroten den hori dagoeneko hemen dagoenean, zirriborro modura besterik ez bada ere.

Isiltasun tarte batean, gure munduko egoera problematikoak ekarri genituen gogora, haien aldeko esperantza eskatuz.

Gure topaketa Nerudaren hitzekin amaitu dugu: LORE GUZTIAK INAUSI AHAL IZANGO DITUZTE, BAINA UDABERRIA GELDIARAZI EZ".

Paula Muro