Kontu-Kontari Jose Antonio Lizarralde - "Pottoko"rekin

23/11/2021

Etxerik Gabeko Pertsonen Europako Eguna 2021

Etxerik gabeko pertsona izatea alper, zoro edo gaizkile izatearekin parekatzen da. Egiaz, ordea, edozein pertsonak amaitu dezake kalean bizitzen, leku batetik bestera alderrai, janaria eskatzen, baita gure begien aurrean inork erabiliko ez zukeen beroki zahar batengatik eskerrak ematen ere.

Beren bizitzetan egoera zail batetik igarotzen ari diren pertsonak dira; batzuek dena zuten eta galdu egin dute, beste batzuek sekula ez dute oparotasunaz gozatzeko aukerarik izan eta, horrenbestez, ezin izan dute etxebizitza propioa eskuratu.

Etxerik gabeko pertsonek gorroto- eta biolentzia-delituak pairatzen dituzte, gizarte-laidoztatzea barne. Giza-talde honek Europan duen profila aldatzen ari da gaur egun, geroz eta ume, migratzaile, gutxiengo, emakume eta familia gehiagorekin kaleetan. 

Europako Parlamentuak amaiera eman nahi dio etxerik gabeko pertsonen egoerari.

Etxebizitza oinarrizko eskubidea da, Europako Parlamentuak azpimarratzen duen bezala. Halabaina, Europako Batzordearen datuen arabera (2020ko datuak dira) 700.000 pertsona inguruk egiten du lo kalean EBn, duela 10 urte baino %70 gehiagok. Espainian ere, etxerik gabeko pertsona kopuruak gora egin du azken hamarkadan. INEk (Instututo Nacional de Estadística) 2005 eta 2012an eginiko inkestek etxerik gabeko pertsonen %4,7ko hazkundea erakusten dute (21.900 izatetik 22.938 izatera).

Etxerik gabeko pertsonen arriskuak Covid-19aren krisiarekin areagotu egiten dira, neurriz kanpo pairatzen baitute osasun txarra, higiene zein osasun-laguntza eskuratzerik ez dutelarik. Hori gutxi balitz, egungo atzeraldi ekonomikoarekin, eta ondoriozko lanpostuen galerarekin, etxebizitzarik gabeko pertsonen kopuruak gora egin dezake. 


Urtero, azaroaren 23an, erakunde askok oroitarazten digute Etxerik gabekoen Europako Eguna dela. Gaurkoan, gure Elkartea ekimen honi batzen zaiona, zuei -irakurle estimatuak- helarazteko gure inguruan etxerik gabe dauden pertsonen errealitatearen inguruko zertzelada bat, orain arte Aterpeko arduraduna izan den José Antonio Lizarralderen (Pottoko bezala ezaguna) eskutik. 

Aste honetan 62 urte betetzen dituen Pottoko, Oiatzunen jaio da eta Irungo Bentasen bizi. Auzoan hazin zen eta gaztetandik estu lotu zen bertako elkarteekin; auzoko bizi-baldintzak hobetzeko borrokan, eraikuntza zein duintasun mailetan.

Akagintzan boluntario ere aritu zen, kontsumoen prebentzioan lan egiten duen erakundea. Bitartean, Industri Maisutzan prestatu zen, La Sallen; are gehiago, La Sallek Tesan lana lortu eta han hasi zen lanean.

Hala ere, Askagintza ezagutu zuenean zerbait gertatu zen bere baitan. Ohartu zen empresa munduan ez zela eroso sentitzen; ekarpenak egin zezakeen mundua boluntarioena zela konturatu zen, han sentitzen zela baliagarri.

Beraz, bere hausnarketa prozesua hasi zuen, bere bizitzari zentzua eman nahian, bere buruarekin bakean bizi eta egunero hazi ahal izateko.

Jose Antonio Lizarralde, "Pottoko"

Lana utzi eta Madrilera joan zen. Han bilatzen nuena aurkitu nuen; sozialaren mundua zen berea. Formakuntza jaso eta Bilbora itzuli zen, non kaleko gazteei zein porrot eskolarretik zetozenei eskolak ematen aritu baitzen. Asko ikasi zuen, ikasi eta lagundu, bere denbora guztia horretara emana. Gero, Donostiatik deitu zioten, eta proiektuak zabaltzen eta sortzen joan da, hazten; talde oso batekin batera, boluntarioak barne.

Hemen uzten dizuet Aterpera egin nuen bisita aberasgarrian eskaini zidan elkarrizketa:

1. Noiz sortu zen leju hau? Nola sortu zen?

Aterpe, Donostiako Alde Zaharrean sortu zen, 1991ean, Santa Maria elizaren atzealdean. Garai hartan, José María Setién zegoen Gotzain. Berak ikusi zuen kalean jendea zegoela, eta apaizak eta kongregazioak elkartu zituen zer egin zitekeen aztertzeko. Jende horrek jan ahal izan zezan jantoki bat sortzea erabaki zuten, eta, horrela, Aterpe jantoki izaten hasi zen.

Baina, eraldatu nahi dugun gizartea eraikitze aldera, ohartu ziren jendeari jaten emateaz gain, garrantzitsua zela haietako bakoitzak ibilbide pertsonal bat egin zezan. Beste modura, pertsonak anulatzen arituko ginatekeen, mendeko pertsonak sortzen. Eta hori ez da posible, guk pertsonen bizitzan sinisten dugu, prozesuetan. Baina, horretarako, lagundu egin behar diegu, haiekiko atxikimendua lortu. Eta ez guk bakarrik, gizartea barne hartzen duen sarean.

Guzti horrengatik, garrantzitsua izan zen laguntza egitura bat gehitzea.

Zenbat pertsonek egiten duzue lan bertan? Zer profil daude?

Etxerik gabeko pertsonen alorrean, Aterpe da egitasmorik garrantzitsuena; arlo guztiaren bizkarrezurra da. Baina badaude beste proiektu batzuk, Hotzaldi eta Bidelagun kasu.

Une honetan, 28 pertsona aritzen gara proiektu ezberdien artean. Gehienak gizarte langileak, gizarte hezitzaileak, gizarte integratzaileak, erizaintza laguntzaileak dira; osasunaren atala hemen asko zaintzen baita. 

Zer zerbitzu eskaintzen dituzue hemen?

Lehen mailako harreta era guztietakoa eskaintzen dugu. Hau da, elikadura, higienea eta Osasuna. Horretarako, Aterpe, astelehenetik astelehenera irekitzen da, 9:00etatik 17:00etara. Gosariak, bazkariak eta askariak ematen ditugu, baita dutxak eta erizaintza, podología, ile-apainketako eta garbiketa zerbitzuak eskaintzen ere, medikuarenera laguntzen, eta abar.

Guretzako oso garrantzitsua da kalitatezko prestazioa eskaintzea, baina ahaztu gabe gure lanaren muina laguntzea dela, pertsona hauekiko lotzea eta, hortik abiatuta, prozesu pertsonalizatua egitea; kontuan izanda zer den lortu dezakeena eta horretarako faktore asko daudela.

Horien artean: pertsona aurkitzen den egoera ekonomikoa, osasun-arazoak, kontsumo mailak, kalean igarotako urteak, bere sarearekin loturak berreskuratu ote ditzakeen...

Asko hitz egiten duzu laguntza ereduari buruz, zer esan nahi du horrek? Zergatik iristen da pertsona bat kalera?

Pertsona hauek, trebeziak eta sare bat izango balituzte, ez lirateke guregana etorriko. Beraiek egingo lukete ibilbidea. Nik uste dut kaleko jendearen eta gure artean bi ezberdintasun handi daudela: bakardadea eta baliabide pertsonal zein gaitasun sozialen gabezia.

Pertsona bat kalera irits daiteke bizitzan egokitu zaizkio egoera estresagarri eta traumatikoen (langabezia, gaixotasun mentalak, dueluak, porrot pertsonalak...) ondorioz, baldin eta haiei aurre egiteko baliabide pertsonalak falta bazaizkio. Gaitasun horien faltan, pertsona bere buruarekin eta bere inguruarekin egiten die aurre, egoera horretatik irteteko gai ez delako. Oso mingarriak zaizkion egoeren aurrean ez du irtenbiderik ikusten. Orduan, horren aurrean, pertsona horrek bere sare-soziala hausten du; pertenentzia-zentzua ematen dion harekiko etena egiten du, eta kalera joaten da. Eta, hor, bakarrik dago.

Eta, hausteaz ari naizenean, ez nabil errudunen bila; ez familian ez pertsona horiengan. Horrela da.

Gaur egun, garrantzia handia ematen diogu formakuntza akademikoari, baina, niretzako, hori bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da giza prestakuntza. Egokitu dakigukeen egoera estresagarri eta traumatikoiei aurre egiteko behar dugun erreminta-kutxa. Egoera horiek bizitzaren parte direnez, gertatu egingo baitzaizkigu.

Urte guzti hauetan deskubritu dut bizitzan guztiok dugun abiapuntuak ez direla berdinak. Eta, eutsiko eta lagunduko zaituen egitura bat ez baduzu, kalean bukatzeko txartel asko dituzula. Baina mundo guztiak ezin du tren hau hartu, oso azkar baitoa, eta jendeak ez du gaitasunik.

Horregaik, oso garrantzitsua da kontuz aritzea honetar hitze egiten dugunean, inortxo ere ez baitago kalean nahi duelako; i-nor ez.

Eta zergatik falta zaizkie pertsonei baliabide eta trebetasunak?

Nik esan ohi dut bizitzan bi zutabe nagusi ditugula: jaio zaren ingurunea eta bizitzan ezagutzen zoazen erreferenteak. Bi zutabe hauei esker, norbera integratzen joaten da baliabideak, trebetasunak, abileziak, eta abar. Erreminta-kutxa hornitzen dua estres egoera bat ematen denerako; eta, baliteke pertsona horrek ez jakitea nola egin aurre, baina badaki ate hau edo bestea joz gero lagunduko diotela.

Horregatik, garrantzitsua da, baita ere, norberak sare bat osatzea; horrela eutsia senti dadin.

Mundu mailako pandemia bizitzen ari gara, nora ari da hau eragiten Aterpen?

Pandemiarekin guztiari eragin dio, eta dena aldatu da asko. 

Proiektuak 24 orduz ireki behar izan ditugu, plazak mugatu behar izan ditugu, espazioengatik, Aterpen bertan gela bat prestatu behar izan dugu aldi positibo emandako pertsona batekin harreman estua izan dutenak aldi baterako isolatu ahal izateko... Egia da, nahi izan zenean, kalean zeuden pertsona guztiei eman zitzaiela ostatu, frontoietan adibidez. Horrenbestez, nahi denean, badira ostatu emateko aukerak, baina orain jada ez.

Honen aurrean, zer egin dezakegu?

Iraganean ainguratuta dauden lan-eredu asko berplanteatu behar direla uste dut. Arlo honetan dihardugunak ausartak izan beharrean gaudela beste proiektu mota bat abian jartzeko, non jendeak bere lekua izango baitu, helburuak bazter utzita, haie lotzeko eta haiei laguntzeko baliagarria izango direnak. Eta bakoitzak zer ibilbide egin dezakeen ikusi. Denek ibilbide berdina ezin baitute egin. Pertsona hauekin, bere errealitatek abiatuta la eginez, ez gure helburuetatik. Gure helburuak gizarteak ezartzen dizkigutenak baitira, eta agian haiek ezin dituzte erdietsi.

Hala ere, arazoari ez zaizkio behar dituen denbora eta baliabideak eskaintzen.

Hemen denok gara sortzen ari garen egoeraren erantzule. Jendea kalean egotea, bidegabekeria bat da, ezin dugu beste aldera begiratu. Erabat baztertzailea den gizarte bat sortzen ari gara. Jenda kalean egotearen arazoa ez da soilik euren arazoa, gizarte osoarena baizik; denok gara sortzen ari garen gizartearen erantzule.

Askoz indar handiagoz heldu beharko litzatekeen gauza da, eta bere konponketan erabat murgildu. Prozesu honetan, sentsibilizazioaren bidez gizartea aldatu dezakegu; hausnarketa handia egiteko beharra dugu.

Garbi dagoena zera da: bazterkeria sortzen duen gizarte batek, berriro onartu nahi baditu, zerbait zalantzan jarri beharko du.

Zein da iristen direnen profila?

Ikus dezakegu gehiago direla gizonak emakumeak baino; emakumeak %15a dira. Etxerik gabeko pertsonen artean, adina asko ari da jaisten. Eta oso garrantzitsua den giza-talde bat dago, migratzaileena.

Inportantea da kontuan izatea migratzaileek beren herrialdean dutela sare-soziala; beren egoera hobetzeko asmoz emigratzen dute, baina ez han bakarri daudelako. Baina, denak zaku berean sartzeko joera dago, baina garrantzitsua da horrela ez egitea.

Horrela, bada, badugu beste egitasmo bat migratzaile gazteei zuzendua, inklusio aktibo proiektua deritzona, autonomoak izan eta lan egiteko formakuntza izatea izanik bere helburua.

Aterpen, hala ere, proiektua aktibatze inklusibo eta erankundeena da. Jada lan egingo dutela pentsatzen ez duten pertsonak dira (beren ibilbideagatik, adinarengatik, narriaduragatik...). Baina horrek ez du esan nahi autonomoak izan ez daitezkeenik, eta gizartearen gutunetik parte hare ez dezaketekin. Horregatik, pertsona duintasunez ahalik eta gehien janztea ahalbidetuko duen autonomía mailarik handiena lortzea da helburua.

Azkenik, berri ere zuregana itzuliz, une honetan zein proiektutan ari zara lanean?

Oraintxe bertan, txanda-kontratuarekin nago, eta geratzen zaidan denbora eraikiko dugun proiektuari emana pasako dug; kalean egingo den proiektu pilotua. Badut kudeaketaren gaia alde batera uzteko; eta, boluntario batzuekin egingo dugu. Gainera, ea espetxean lantxo bat egiten uzten diguten. Caritasen barruan, sarean lan eginez; Caritaseko jendearekin eta horretatik kanpo. 

Pottoko, zuretzat esker oneko hitzak baino ez ditut. 

Mila esker elkarrizketa egiteko gonbidapena onartu izanagatik, Aterpe ezagutzeko aukera emateagatik eta besoak zabalik hartzeagatik, zaren guztia eskaintzeko prest. Gozamen hutsa izan da zuri entzutea, eta zure begiradak erakusten duen pasioa, indarra eta ausardia sentitzea. Nirearen lanketan denbora daramat. 

Eta, nirekin partekatu duzunari esker, baita egin duzun moduari esker ere, harago joan naiz nire eraldaketan eta begirada zabalago baterantz kontzientzia hartzean. Oso zorioneko sentitzen naiz.

Eskerrik asko bihotzez.


Elkarrizketaren egilea: 

Maddi Arana Arzak


Oroimenerako:


OnDoaN Topaguneko GABONETAKO ZUHAITZ SOLIDARIOA

Aurten, Etxerik gabeko Pertsonen Europako Eguna dela eta, gure Gabonetako Zuhaitz Solidarioa Aterperi eskaini nahi diogu; leku hori, egunez egun, askorentzat bizitza, segurtasun, babes, ongizate, bake, aterpe, laguntza, lasaitasun... espazio bat izatea ahalbidetzen duten guztiei.

Hauek bezalako 100 kutxatxo, etxe forma dutenak, izango dira gure Gabonetako Zuhaitz Solidarioa apainduko dutenak, abenduaren 18rako zuhaitz hutsik uzteko erronka bakarrarekin. Bisitatzen gaituen pertsona bakoitzak bonboiz beteta egongo den kutxatxo bat eraman ahal izango du, zuhaitzaren ondoan egongo den itsulapikoan bere ekarpena egitearen truke. Ekarpen bakoitza, baita txikiena ere, oso garrantzitsua izango da eta pertsona GUZTIENTZAT mundu bidezkoago eta gizatiarrago baten alde -non etxe bat izateko eskubidea errealitate bat izango den- askok duten nahiaren ikurra. Jasotako dirua Aterpen utziko da Gabonen aurreko egunetan.

Lagunduko al diguzu zuhaitza husten?