Kontu-Kontari Oihana Varelarekin

25/10/2022


Artistaren Nazioarteko Eguna 2022


Urriaren 25ean Artistaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, beste batzuek inspiratzeko eta artea eta edertasuna oparitzeko jaio diren pertsonak omentzeko eta artistek gizarteari egin dizkieten ekarpen guztiak ospatzeko eskainia.

Halaber, mota desberdinetako sorkuntza eta lan artistikoen bitartez aditzera emandako bertako eta nazioarteko artisten talentua sustatu nahi du.

Chris MacClure artista kanadiarrak eman zion hasiera, 2004ean, Artistaren Nazioarteko Egunari. Data hau, margolari eta eskultore espainiarra zen Pablo Picassoren eta Georges Braque kubistaren oroimenez hautatu zen data hau.

Artistek gogor saiatzen dira beren lanak sortzeko. Artista gehienek bitarteko ezberdinekin egiten dute lan. Ez hori bakarrik; artista hitzak margolariak, argazkilariak, eskulturgileak, aktoreak, artista digitalak eta beste asko hartzen ditu bere baitan. Bakoitza dohain sortzaile batekin jaiotzen da, sormen hori eremu ezberdinetara bideratzen dela. Haiek, edertasuna eskaintzen diote inguratzen gaituen munduari.

Gaurkoan, Kontu-Kontariko gure atala giza-talde honi eskaintzen diogu eta, bereziki, beren artearen bitartez errealitate gordinak ikusgarri egiten, sufrimenduaren erdian irribarreak pizten, bidegabekeriak salatzen, kausa solidarioak babesten, mezu baikorrak eta itxaropena zabaltzenen eta hausnarketa eta kritika soziala sustatzen duten guztiei.

Oihana Varela, Dantzaria eta Osteopata

Egun honetan, Oihana Varela aurkeztuko ohorea dut. 48 urteko donostiar hau dantzari eta osteopata izateaz gain, OnDoaN Topagunean laguntzen du boluntario gisa, "Ireki Leihoa" proiektu artistiko-sozialaren buru bezala.

Dantzaren hainbat diziplinatan trebatua, batez ere dantza garaikidea eta afrikarra, Euskadin, Katalunian, Frantzian eta Belgikan.

Giza-gorputza eta bere mugimendua aztertzeko jakin-minak osteopatia ikastera eraman zuen. Bere gorputza eta osasuna ulertzeko behar bezala hasi zena, gaur egun bere ogibide bilakatu da, eta bizitza ulertzeko duen modua.

2013an, "Dantzari aplikatutako osteopatia" ikerketa luzeari eman zion hasiera, zeinetan bere bi arlo profesionalak batzen baititu, eta "Método de improvisación Oihana Varela. Anatomía y movimiento" deritzonean eratortzen delarik; berau erabiliz, nazioarte mailan eskolak ematez.

Hortik abiatuta, Camínate egitasmoa sortu zuen, bi adar dituena: artistikoa eta formakuntzakoa, eta osasunera, osteopatiara eta dantzara bideratuta dago.

Berari egiteko aukera izan dudan elkarrizketarekin uzten zaituztet.


1- Kontaiguzu, Nola hasi zinen dantzan? Txikitatik nahi zenuen zerbait da?

Oso txikitatik hasi nintzen dantzatzen; 6 urte nituenean, dantza klasikoarekin eta tradizionalarekin (Euskal Dantza) hasi nintzen..

Bizitzaren atal bat kirolari ere eskaini nion, saskibaloiari zehazki. Garai arraroa izan zen, ez bainekien zer egin.

20 urterekin, dantzara itzuli nintzen. Nire dantzari formakuntza klasikoa, modernoa, jazza eta, aurrerago, garaikidea izan da.

Gustuko zenuen zerbait zen?

Liluratzen ninduen zerbait zen. Izan ere, beti egin izan dut dantza nola edo hala. Halaber, ikastolan dantza tradizionala erakusten ziguten, baina dantza klasikoa nik egin nahi izan nuen zerbait da.

2- Dantzari, koreografo, konposatzaile... izatera iristsi arteko ibilbideak ahalegin handia eskatuko zizun (dedikazio-ordu asko, entrenamendua...)...

Batik bat, profesionala izatea erabakitzen duzunean. Ezagutzera eman behar duzu zure burua, eta ez da batere erraza. Orduan, konpainia batean antzezle izatea erabaki nuen. Gero, nire entrenamendu-teknika egin nuen eta eskolak ematen hasi nintzen. Horri esker, jende asko ezagutu nuen eta horrela hasi nintzen neure burua ezagutzera ematen dantzaren munduan.

Euskadin, dantzan jarduten dugun gehienak beste lanbide bat izatera behartuta gaude, ezinezkoa baita dantzatik bizitzea. Gehienek bi gauzak, dantza eta lana, uztartzen dituzte. Nik, adibidez, osteopatiarekin uztartzen dut. Artista dantzaria izatea erabakitzen baduzu, ez da amets bat.

3- Zer da dantza zuretzat? Zer sentitzen duzu dantzatzen ari zarenean?

Ez dakit zer esan; hitzik gabe harremantzeko tresna bat bai, behintzat. Ni oso isila izan naiz. Hitz egiten dut, baina konfiantza dudanean. Isiltasunak eta gorputza mugitzeak atsegin ditudan lekuetara eramaten naute. Txikitatik dantzatu izan dut etxean. Oso barruan daramadan zerbait da. Baina, egia da, asko ez hitz egitean, mugitzeak komunikatzea asko erraztu didala.  

4- Dantzak nork bere buruarekin konektatzen laguntzen duela esango zenuke? Zer onura dakartza?

Dantzan egiteak zoriontsu egiten nau, beraz, zure zorionarekin bat egiten baduzu zeure buruarekin bat egiten duzula uste dut. Beste gauza bat da gorputzaren eta bere mugimendua nola den inguruko kontzientzia hartzea.

Esaten dute dantza terapeutikoa dela, baita artea egitea ere. Niretzat, terapeutikoa baino zerbait haratagokoa da. Osasunaren parte da, zure bizi-osasunarena, zure lenguaiarena, bizitzan mugitzearen parte.

5- Zein proiektutan ari zara lanean une honetan?

Nire konpainia "Camínate" deitzen da. Osasuna, osteopatia eta dantza ardatz dituen egitasmoa da. Dantzari aplikatutako osteopatiaren inguruan egin nuen ikerketari esker batzen dira.

Nire proiektuaren barruan eta kanpoan, beste konpainia batzuentzat ere ai naiz lanean, koreografo eta dantzari bezala.

6- Dantzari, koreografo, konposagile... izateaz gain, osteopata ere bazara! Nola uztartzen dira dantza eta osteopatia?

Lehen, dantza eta osteopatia bitan bananduta zeuden. Ikertzen hasi nintzenetik, duela 6 urte, osteopatiaren inguruan dudan ezagutza dantzara nola bideratu aztertzen dut, horrela, bien arteko zubia eraiki ahal izateko, bananduta sentitzen bainintzen.

6 urte hauetan, jende ezberdinarekin egon naiz. Une batean, nahi gabe, dantza eta osteopatia batu ziren. Orain, niretzako bi gauzek elkarrekin zentzua dute, lehen ez nituen hala ikusten. Horrela zen: edo arteari helduko diot edo osteopatiari. Orain, batak bestea osatzen du.

7- Gaur, Artistaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, zure eguna. Artistok, bakoitzak bere diziplinarekin, aldarrikatzeko, salatzeko... tresna indartsua duzue, jendartera iristearena, eta geroz eta gehiago zarete zuen lana, edo haren zati bat, gizarte justu, gizatiarrago, abegikorrago... baten alde lan egiteko erabiltzen duzuenak. Nola ikusten duzu kolektiboaren inplikazioa? Zein izan da zure ibilbidea zentzu horretan? Zein beste proiektu sozialetan hartu duzu parte? 

Ez dakit artistak aldarrikatzaileak diren, baina bagaude gai batzuen inguruan hausnartzen dugunak, galderak eginez eta galdera horiek ikusleengana helaraziz.

Artisten kolektiboa, dantzariena kasu honetan, ez da antzerki mundukoaren berdina. Mugimenduaren abstrakziora iristen gara, zerbait kontzeptuala kontatzera. Egia da, egungo gizartea dagoen bezala dagoelako, ikuslegoarekin lotura zuzena duten istorioak kontatzera itzuli garela. Hala, kolektiboa aldatzen ari dela ikus dezakegu.

80-90 hamarkadetan oso aldarrikatzailea zen, ondoren abstraktoagoa izatera igaro zen, kontzeptu asko, performancea, eta orain itzuli gara hunkitzen gaituzten gauzak komunikatzeko erabiltzera. Nire kasuan, ikuskizun bat prestatzen dudanean gai baten inguruko galderak egiten dizkiot nire buruari. Iaz, autozentsura izan zen, autozentsurak duen boterea. Egingo dudan beste ikuskizun bat iritziaren kexari buruzkoa da, sare-sozialen ingurukoa. Azkenean, apur bat behintzat lotzen duzu lana arlo sozialarekin.

Gai horietaz gain, nire helburua dantzari bakoitzak bere gorputza eta mugitzeko duen modua ezagutzera iristea da, funtsezkoa duen horretara iritsi eta sentitzen duen guztia eta publikoari esan nahi dion guztia transmititu ahal izateko.

8- Bada urte bete OnDoaN Topagunearekin lankidetzan zabiltzala "Ireki Leihoa" proiektuaren buru bezala, kontaiguzu nola sortu zen proiektua eta zertan datzan. Zein dira ikasturte honetarako erronkak?

Arantza Odriozolarekin hitz egiten dudan bakoitzean zertan lagundu dezaket galdera egiten dut. Baina, egiaz, lagundu ez litzateke izango hitza, ez baitut sentitzen laguntzen ari naizenik. Errealagoa, baina, nola egon naiteke beste pertsona batzuen zerbitzura? izango litzateke. Beti egon naiz pertsonen zerbitzura dantzatik; izan ere, lehen bideo-dantza eta zine-dantza egiten nuen.

"Ireki Leihoa" proiektu artistiko-sozial bat da, zeinak zure izaera eta sormena irekitzeko ahalegina egiten baitu, eta ikusi ea noraino garamatzan honek. Gorputzetik abiatuz, eta etiketarik gabe, gure burua topatzen saiatzean datza. Dudana besteenganatuz eta eta beraiek nahi dutena hartuz.

9- Horretaz gain, azaroaren 3an Elkartean zuzenduko duzun dantza-tailerra hasiko da. Zein helburu finkatu dituzu? Nori zuzentzen zaizkio saioak? Zertan iruditzen zaizu izan daitezkeela lagungarri guretzat: gure buruarekin eta ingurukoekin konektatzeko, harreman sozialak eratzeko...?

Beti egin izan dut lan dantzaren inguruko jende edo ikasleekin, dantzako profesionalekin. Hemengo jendeak dantzan egingo zuen, baina ez profesionalki. Jendeak bere eguneroko mugimenduak ezagutu ditzan interesatzen zait, eta hortik dantza atera. Jendeak bere gorputza ezagutzen joatea ohikoak dituen mugimendu xumeetatik abiatuz.

Ikusiko dute nola den posible denok elkarrekin dantzan egitea ezer zehatzaren zain egon gabe. 

Tailer hau publiko guztiari zuzenduta dago.

Dantza, historiaren hastapenetatik, giza-harremanetarako tresna izan da. Gorputzarekin ondo sentitzen bazara, ez duzu hitz egitearen beharrik. Segituan harremantzen zara, baina zure gorputzarekiko lotsa sentitzen baduzu, zaila egingo zaizu.

10- Zer aholku emango zenizkioke dantzan ikasten hasi nahi duten pertsonei?

Ez dakit aholku bat den, baina jendea animatzen dut araurik eta epairik gabe egon, lotsa kendu eta, besterik gabe, dantzan hastera. Ea noraino iristen garen.

11- Hitz batzuk gure irakurleentzat egun honetan?

Beren buruarengan konfiantza izateko esan nahi diet, izan nahi dutena izateko aukerak badaudela; irekiz gero eta oztopoak baztertuta, norberak bere burua aurkituko duela.

Eskaini diguzun denbora eskertu nahi dizut, Oihana. Mila esker zure historia gurekin partekatzeagatik, dantzaren inguruko ezagutza zabaltzeagatik eta egiten ari zaren guztiagatik. Eskerrik asko!

Elkarrizketatzailea:

Yevheniia Kulias

Oroitzapenerako:

OHARRA:

Data Aldaketa: Araroaren 10ean hasiko da Oihana Varelak OnDoaN Topagunean emango duen Dantza Tailerra. Animatu parte hartzera! Denok zarete ongi etorriak! Jarri gurekin harremanetan eta gorde zure lekua.