Kontu-Kontari Paula Murorekin

25/11/2023

Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna 2023

Ba al zenekien…

  • 5 edo gehiago emakume edo neska direla erailak orduro familiakideren baten eskuetan?

  • Hiru emakumetik batek sexu-indarkeria edo indarkeria fisikoa jasaten dutela gutxienez behin bizitzan?

  • Emakumeen eta nesken % 86 genero-indarkeriaren aurkako legezko babes-sistemarik gabeko herrialdeetan bizi dela?

Ez zaude bakarrik...

Abusuak jasan dituzu eta laguntza behar duzu?

Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean ospatzen da urtero, mundu osoan emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria salatzeko eta indarkeria hori desagerrarazteko herrialde guztietan politikak ezar ditzaten eskatzeko. Deialdia 1981ean hasi zuen Latinoamerikako mugimendu feministak, 1960an, Rafael Leónidas Trujillo diktadorearen aginduz, Dominikar Errepublikan, Patria, Minerva eta María Teresa (Mirabal ahizpa aktibista politikoak) hil zituzten eguna oroitzeko. 1999ko abenduaren 17an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak bere gain hartu zuen aldarrikapen-jardunaldia, 54/134 ebazpenean, emakumeen aurkako indarkeriatzat hartuz emakumeari kalte edo sufrimendu fisikoa, sexuala edo psikologikoa eragin diezaiokeen emakumeen aurkako indarkeria-ekintza oro, baita mota horretako ekintzen mehatxuak ere, harik eta zerbaitetara gogoz kontra derrigortzea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bai bizitza publikoan zein pribatuan gertatzen direnak, eta gorbenuei zein nazioarteko eta gobernuz kanpoko erakundeei, iritzi publikoa emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren inguruan sentsibilizatzeko jarduerak deitzera gonbidatuz.

Emakumeen eta nesken aurkako indarkeriak munduko giza eskubideen urraketarik zabalduen eta orokortuenetakoa izaten jarraitzen du. Kalkuluen arabera, oro har, 736 milioi emakumeen (ia hirutik bat) indarkeria fisikoa edo/eta sexuala jasan dute, gutxienez bizitzan behin.

Hainbat ingurunetan areagotu egin da gaitz hori, baita lantokian eta lineako guneetan ere, eta areagotu egin da pandemiaren osteko ondorioengatik, gatazkengatik eta klima-aldaketagatik.

Konponbidea prebentzioan inbertitzen duten erantzun sendoetan datza, hein handi batean. Hala ere, kezkagarria da zein eskasa den herrialdeak horretara bideratzen ari diren baliabideak. Munduan, gobernuek laguntzaren % 5 soilik bideratzen dute genero-indarkeriara, eta % 0,2 baino gutxiago inbertitzen da horren prebentzioan.

Baliabide ekonomiko gehiago behar dira emakumeen erakundeetan, hobekuntzak legedian eta justiziaren aplikazioan, bizirik jarraitzen dutenentzako zerbitzuak eta gaikuntza ordena publikoaz arduratzen diren agenteentzat.

Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria nahiko isilduta dago oraindik, erasotzaileen zigorgabetasuna, estigmatizazio soziala eta biktimek jasaten lotsa errazten dituen sistema baten ondorioz.

Gaurko gure Kontu-Kontaria jada ahotsa altxatzerik ez duten emakumeei, altxatzera ausartzen ez direnei eta NBEaren 2023ko leloa (EZ DAGO AITZAKIARIK!) oihukatzeko altxatzen dugunoi eskainia da.

Paula Muro aurkezten dizuet, Mariaren Lagundiko erlijiosa, ogibidez maistra, baina leku ezberdinetako hainbat egitasmotan, arlo sozialean denbora luzean lanean jardundakoa.

Urteak daramatza jubilatuta, baina justizia sozialarekin konpromezuak berre horretan dirau. Bilbon bizi izan zen urteetan Ellacuria Fundazioaren "Torre de Babel" emakume migratuen taldean boluntario gisa aritu zen; eta, Donostiara etorri zenean, hasiera hasieratik bizi izan zuen ondoren OnDoaN Topagunea Elkarte Sozioedukatiboa deituko zenaren hastapenak, Emakume Migratuen Topaketa Taldea den "La Palmera de Débora" abian jartzeko proposamena luzatuz, zeinaren arduraduna baita gaur egun, Elkarteko beste boluntario batekin batera.

Halaber, LoiolaEtxea Elkartean boluntario bezala laguntzen du, eta OnDoaN Topaguneren harrera etxearen arduraduna da.

A25 hau talde honekin partekatzeko aukera izan dut, eta Paulari elkarrizketa txiki hau egitekoa. Amaieran, han bizi izandakoaren laburpen txiki bat duzue. Espero dut zuen gustukoa izatea!

Paula Muro Elola, "La Palmera de Débora" Emakume Migratuen Taldeko arduraduna


1) Nola sortu zen "La Palmera de Débora"? Zerk eraman zaitu taldearen buru izatera?

La Palmera de Débora Elkartean igarri zen emakume migratuen egoerari erantzun bezala sortu zen, emakumeekin egiten den lana izanik Elkartearen ardatzetako bat. Aurrez bizi izandakoak hau martxan jartzera motibatu ninduen.

2) Kontaiguzu, Zenbat emakumek hartzen dute espazio horretan? Zer aldaketa bizi izan ohi dituzte taldekide izatera igarotzen direnetik?

Parte-hartzaile kopuru aldakorra da, lan egoeren arabera. Esan genezake, proiektuaren inguruan 20ren bat emakume mugitzen direla.

Beraien esanetan, aldaketa nabarmena da; zenbaitek etsaitasunetik abegikortasunera jauzi egin dutela aipatzen dute. Geroz eta ahaldunduago daude, gune segurutzat dute gurea, non ireki daitezkeen, hazi…

3) Beren istoak partekatzeak mina gainditzen eta bizi izan zituzten eta bizi dituzten egoerei adore handiagoa ematen diela uste duzu?

Zalantzarik ez dago; bata bestearengan eusten da, sarea sortzen dute eta, dueluak egoki egiteko formakuntzekin, aurrera ateratzea lortzen dute.

4) Zer eskaintzen dizu arlo pertsonalean taldearen bideratzaile izateak?

Beraiekin harremanetan egotea oso aberasgarria izan da niretzat. Hori gutxi balitz, hainbat egoera erlatibizatzen laguntzen dit, eta beren prozesua, nirea, gurea, beste modu batera begiratzen.

5) Gaur Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, emakume migratuek biolentzia gehiago pairatzen dutela uste al duzu? Zergatik?

Bai. Biolentzia oso anitza da, eta modu ezberdinetan pairatzen dute, besteak beste, botere-abusuengatik. Askotan, babesgabe sentitzen dira euren errealitateari aurre egiteko, hainbat egoera salatzeko.

6) Gure gizartea biolentzia jasaten duten emakumeak behar bezala artatzeko prestatuta dagoela iruditzen al zaizu? Hala ez bada, zer aldatuko zenuke? Zer behar da?

Aurrerapausoak ematen ari gara, baina oraindik ere gizarte matxista batean bizi gara, eta honek hausnarketa handiagoa eskatzen jarraitzen du, eta emakumeak babestuko dituzten ekintzez gain, batez ere gizonen jarrerak aldatuko dituztenak, gizarte osoan eragina izango duen pentsamolde aldaketa, eta belaunaldi berrien heziketa egokia.

7) Egun hau ospatzeko, topaketa berri bat antolatu duzue, zein helbururekin? Zein dira aurreikusitako jarduerak?

Helburua elkar babestea da, eta gure lorpen eta bideez gozatzea. Programa xumea da: manifestazioan parte hartzea eta -zenbaitentzat lehena izango den- esperientzia partekatzea, elkarrekin meriendatuz.

8) Garrantzitsua iruditzen zaizun eta elkarrizketa txiki honetan aipatu gabe geratu den zerbait gehitu nahiko al zenuke?

Hau bezalako espazioak, txikiak izan arren, zailtasun guztien artean oasi bihurtzen direla eta adoretzeko eta eusteko beharrezkoa den sare bat sortzen laguntzen dutela.

Esker oneko hitzak besterik ez ditut zuretzat, Paula, eta neskentzat. Eskerrik asko zuen istorioak partekatzeagatik eta, batez ere, eskerrik asko egun berezi honetan nirekin egoteagatik. 

Entrevista realizada por Yevheniia Kulias

25/A KRONIKA


Beste urte batez, OnDoaN Topaguneko topaketa-taldea den Palmera de Déborako emakumeak, Genero Indareriaren aurka, azaroaren 25ean, Donostian izan den manifestaziora joan dira. Eta, oraingoan, beraiei eta beste ehundaka emakumeei batu natzaie Donostiako Boulevardean, emakumearen kontrako indarkeria salatzeko eta han partekatua lerro hauetan jaso ahal izateko.

Beste behin ere, borrokalariak morez eta indarrez jantzita elkartu dira, jada hemen ez daudenei ahotsa emateko. Esan dute, tristea dela, XXI. mendea aurrera doan honetan, beharrezkoa izaten jarraitzea "desparekotasuna eta biolentzia jasateaz nazkatuta gaude" oihukatu eta protesta egiteko kalera ateratzea. Eta gehitu dute: "gaur pozezko eguna eta festa izan beharko luke, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta errespetua bizitzako arlo guztietan presente dagoela ospatzeko".

Manifestazioaren ondoren, Palmerako emakumean OnDoaNen elkartu dira (eta ni beraiekin) ekitaldian nola sentitu diren eta zer bota duten faltan partekatzera.

Batzuk onartu dute aldarrikapen honengatik manifestazio batean parte hartu duten aurreneko aldia izan dela. Beste batzuek, beren herrialdeetan horrelakoetan parte hartu dutela esan dute, eta, beste batzuek, mugimendu honi buruzkoak telebistaren bitartez soilik jaso dutela; beren herrialdeetan emakumeen kontrako biolentzia Espainian baino askoz handiagoa denez, manifestazioak oso bortitzak eta arriskutsuak izaten dira, eta kalera ateratzeak beldurra ematen die.

Elkarretaratzetik zer aldatuko luketen galdetu zaienean, proposamen bat egin dute: biktimen argazkiak jartzea pankartan, hartara, haiek gogoratuz eta borrokan presente eginez.

Emakumeen taldeek ere sentitzen dutena adieraztea ere ideia ona litzatekeela aipatu da, olerkiren bat irakurriz, abestuz, eta abar.

Bukatzeko, James Oppenheimen "Pan y rosas" poema irakurri dut.

Niri dagokidanean, horrelako kontzentrazio batean parte hartzen dudan lehenengo aldia izan da eta, egia esan parte hartzeaz eta aditzera eman izanaz zorioneko sentitu naiz. Neskekin partekatutako unea ahaztezina izan da. Denak ezberdinak izan arren eta nahiz eta iritzi kontrajarriak izan sarri, kide bakoitzari entzuten eta ulertzen jakin dugu. 

Bertan egotea gustatu zait, partekatutako istorio bakoitzetik hausnarketa txiki bat baitaramat: "Funtsean denok gara berdinak. Denok ditugu ametsak, beldurrak, tristura, zoriona..." Eskerrik asko!

Yevheniia Kulias