Kronika - Isilune Zirkuluak

15/05/2025

Bidean jarraitzen dugu. Hilabetez hilabete, munduko bazter ezberdinetatik hasiera berri baten bila Donostiara iristen diren pertsona GUZTIEN HARRERAren eta INKLUSIOAren alde pausoak ematen jarraitzen dugu, eta ikusgarri egiten ehundaka pertsonek, egunero, etxea, familia eta baita bizia bera ere galtzen dituzten gatazka-eremuetan BAKEA izan dadin dugun desioa.

Eta zuk, gurekin egin nahi al duzu bidea? Hileko hirugarren ostegunetan, 19:30etan, Donostiako Gipuzkoa Plazan zain izango gaituzu.

Eskerrik asko, @caritas_gipuzkoa, Bakearen (Bake armagabe eta armagabetzailea) aldeko atzoko Fumata zuriarengatik.