Kronika - Biodantza

08/05/2021

Biodantza... Bizitzaren dantza... Gure mugimenduak kalkulatu gabe dantzatzera gonbidatzen gaitu, blokeoak ezabatuz, barne-indarrez hornituz eta barnean daramagunaren adierazpena erraztuz


Bizitza ospatzen


Maiatzak 8, 9:45. Nik ere definitu ez dezakedan jarduerarako bidean. "Ama, zer da Biodanza? Zer egiten da?" Nire erantzuna: "Ez dakit, baina ondo pasako dugu..." Eta, egia esan... ez nenbilen oker! Baina... dibertigarria baino askoz gehiago izan da.


Denbora asko igaro da musika eta dantza tarte bat beste pertsona batzuekin azkenengoz partekatu nuenetik. Aurkitzen garen pandemia egoeran, hori bera nahikoa izango litzateke GOIZ BIKAINA izan dela esan ahal izateko. Baina harridurari ateak ireki dizkiot eta...SORPRESA ITZELA jaso dut.

Adi-adi daude begiradak, aurpegi herabeak, eutsi ezinezko irriñoren bat do beste... denak gertatuko denaren zain, zertara etorri ote garen...

Eta, poliki-poliki, Susanaren hitz bero eta atseginek giro ona eta lasaitasuna sortzen doaz, bildu egiten gaituzte, elkarrekin konektatzen gaituzte, energia ona sortzen doaz.

Gure dantza, mugimenduak, laztanak eta begiradak gidatuko dituen musikaren aurretiko hitzak izan dira. Musikak emozioak ernatu ditu, sentipenak berpizteko denboran bidaiatzea ahalbidetu, gure sustraietara itzuli; gure esentziara, barrenean daramagun aberastasuna besteekin partekatu genezan egin duena, desinhibituko gintuena eta askatasunean dantzan eginarazi, gure buruekin seguru, konfiantzaz, familian.

Hau ez da musika eta dantza osagai izan dituen tarte dibertigarri soil bat... zerbait askoz magikoagoa izan da, askoz kuttunagoa, askoz hunkigarriagoa. Gaur BIZITZA OSPATZEKO gonbidapena onartu dut... tarteka, ospatzeko asko dagoela ahanzten zaidalako... bakarrik nahiz konpainiarekin (gaurkoa, ezbairik gabe, zoragarria).

Bukaeran, irribarre zabalak, txolarte onagatiko esker-on amaigabea eta berriz ere elkar topatzeko gogoa... Oxala berandu baino lehen den!

Eskerrik asko bakoitzari (bereziki zuri, Susana) gaur egin didazuen opariagatik.

Sonia Blanco