Kronika - Familia Konstelazio Tailerra

20/03/2021

Gure izatean Itzala ere bizi da, beldurra ematen digun gure baitako zatia. Maitatzen ez duguna eta, usu, ukatzen dugun hori. Izen eta forma ezberdinak hartu ditzake. 

Gure baitako zati horrek ikusia eta onartua izatea eskatzen du, zati horrek Argitasuna nahi du, zenbat eta beldur handiagoa diogun itzalari orduan eta gehiago elikatuko du beldurra.

Itzal horri aurre egin ahal izateko giltza bakarra Maitasuna da. Batzuetan, min ematen digula iruditzen zaigu, baina ez da hala, ezagutzeko aukera ematen digu eta, horrela, bere adierazpen negatiboa maitasun bihurtuko dugu.

Baina ez ahaztu eraldaketa barrenean gertatzen dela, kanpora ere azaleratzen bada ere. Horretarako, erreferentzia zaharrak askatzea beharrezkoa egiten zaigu.

Eta, hala, Berriari, Bizitzari, Bai esateko unea iritsi da. Ireki zaitez aukera berri horretara eta maita ezazu zure baitan zaren guztia.

La Danza de la Vida de las Letras Hebraicas. Marie Elia

Maitasunaren haritik

Nork esan behar zidan, amona, zurekin batera josten ikasteak bizitzan maitatzen irakatsiko zidala?

Maitasuna gizateria osoak parte hartzen duen ehungailu erraldoi bat bezalakoa da. Gure bizi-esperientzien bitartez, denon artean ehunduz goaz oihal hori, eta zati bat ez da bestea baino garrantzitsuagoa, denak dira elkarren osagarri. Batzuk beste batzuk baino korapilatuago aurkitzen gara harien artean, baina denok hartzen dugu parte.

Gaurko Konstelazio-tailerrean hori ikasi dugu: baten itzalak (ehun zatiek) bestearena islatzen duela, eta batek, aurkitu eta lekua uzten badio, gainontzekoek hari maitasun handiagoz begiratzeko dutela.

Denok gara denon parte. Batek bere kezka, blokeo eta begirada lodia azaleratzen dituenean, bizitzaren oihal zoragarria ehuntzen jarraitzeko aukera aparta eskaintzen digu. 

Oihana Varela

Eskerrik asko guztioi partekatutako denbora honengatik!