Kronika - Familia Konstelazio Tailerra

27/01/2024

Gaur, 2024ko urtarrilak 27, lagun on baten eskutik Mariaren Lagundikoa den OnDoaNek Donostian antolatu duen Familia Konstelazioen tailer batera hurbildu naiz.

Nire lehenengo esperientzia izan da, eta buruarekin, bihotzarekin eta arimarekin parte hartu dut, aurreiritzirik gabe.

Jatorri, adin, sexu, egoera sozial eta bizitza-orientazio ezberdinak dituzten 22 pertsonez osatutako talde anitza topatu dut, baina amankomunean zerbait zutena: denak, berriz esango dut, DENAK, orainaldia osotasunean bizitzeko eta barrena lantzeko gogoz, sakonduz, sentituz, askatasunez eta konfiantzaz.

Hasi da tailerra. Arantzak aginte makila hartu du eta elkarrekin zerbait eraikitzen hasteko oinarriak jarri ditu. Pauli eta Sonia izan dira bere makuluak. Hasteko, barrena lantzeko dinamikak egin dira, ondoren konstelatzen hasteko.

Zer da konstelatzea? Nire iritziz, modu xume batean adieraziz, konstelatzea sentimendu edo esperientzia oro norbanako bakoitzaren familia-sistemako bere lekuan kokatzean datza. Honi esker, pertsona hori mingarriak izan ohi diren egoera horiek beste ikuspegi batetik ikusteko gai da, argitasun eta ulermen handiagoz, barne-bake handiagoa lortuz eta, ondorioz, osotasunean bizitzea erdietsiz.

Sentimendu edo esperientzia bakoitza pertsonaren familia-sisteman kokatzeko gainontzeko partaideen parte-hartze sakon eta eskuzabala beharrezko egiten da. Eta konstelazioa eutsi, interpretatu eta zuzenduko duen pertsona bat egotea nahitaezkoa da. Tailerrean, Arantza izan da paper hori bete duena. 

Norbait konstelatu den bakoitzean, besteok ere zerbait konstelatu ahal izan dugu eta, konstelazioa joan konstelazioa etorri, denon artean eraikitzen joan garen hori antzematen joan gara.

Oso nekatuta amaitu dut eguna, baina oso oso oso aseta. Tailer honek argi gehiago ekarri dit bizitzara, beste gizaki batzuekiko konexio sentimendu sakona, eta bake gehiago. Osotasunean bizi ahal izateko beste urrats bat ematea lortu dut. Esperientzia errepikatuko nuke inolako zalantzarik gabe.

ESKERRIK ASKO bihotzez Mariaren Lagundiari eta, bereziki, Inma, Arantza eta Pauliri.

Carmen Calleja