Kronika - Familia Konstelazio Tailerra

13/04/2024

Gaur, laguna dudan Maria Eugeniaren eskutik, OnDoaN Topagunera joan naiz bisitan. Familia konstelazioetara lagundu niezaion eskatu zidanean, proposatzen zidanaren inguruan ezertxo ere ez nekiela aitortu behar dut. Informazioa bilatu nuen eta aldekoak zein kontrakoak topatu nituen. Nire iritzi propioa izan nahi nuela erabaki nuen orduan.

Nire esperientziaren ondoren, hemen ere, gauza guztiekin gertatzen den bezala, zer egitera zoazen, nora eta norekin jakitea ezinbestekoa dela iruditzen zait.

14 emakumerekin partekatu dut esperientzia, eta Arantzarekin, bideratzaile gisa, zeinari eskertzen baitizkiot bere begirunea, samurtasun eta profesionaltasuna.

Atsotitzak dioen bezala: "Ibaira bazoaz, gidari onena bilatu ezazu"

Niretzako, eskuzabaltasun-emozionaleko ariketa bat izan da konstelazioetan parte hartzea. Gure burua eta gure beldurrak ikusteko gai garenean, ematen diegun ahalmena izateari uzten diotela berresten didan ariketa.

Ez da soluzio magikorik eskaintzen, ez da aholkurik ematen, zeure burua ikusten duzu, besterik gabe, behatzen duzu eta geure buruari ikusten eta sentitzen uzten ez diogun hori ikusi eta sentitzen duzu, hori dena ingurune seguruan.

Zer dira konstelazioak? Hain da zaila definitzeko, iritzi mundu bat sortzen baita bere inguruan.

Nire esperientziatik, konstelazioak denen mesedetan jarritako norberaren bizitasuna eta zaurgarritasuna dira, eta denena bakoitzaren zerbitzura. Autoezagutza eta gizatasuna dira, sentitzen dugun horren zoom-a zabaldu eta bizitza jariatu dadin oztoporik gabe uzteko.

Dena gertatzen da zerbaitegatik, eta ez diogu beldurrik izan behar sentitzeari, gure beldurrak eta ahulguneak, batzuetan, ezagutzeke eta, batez ere, partekatzeke, ditugun indargunean baitira.

Eskerrik asko arimarentzat horren sendagarria izan den esperientziagatik. Eskerrik asko, OnDoaN Topagunea, harreragatik, Arantzari, bideratzeagatik, eta emakume indartsu horiei, elkarbanatzeagatik.

JARIATU BIZITZA!

Mayte Rivero