
Kronika - Familia Konstelazio Tailerra
Iritsi bezain pronto, Arantza, Pauli eta Soniaren besarkada eta agurra ongietorririk onena dira. Zergatik utzi ote diet larritasunei niretzako horren garrantzitsua den topaketari lekua kentzen?- galdetzen diot nire buruari. OnDoaNen etxean bezala sentitzen zara. Esperientzia partekatzen dugun pertsonen artean sortzen den energia berezia eta bakarra da.
Konstelazio Tailerra gure historia pertsonaletan egituran sakonki murgiltzea izan da. Oraingoan, "adiskidetzea" lelopean garatu da. Arantzak gidaturik, gure bizitzan eragina duten dinamika ezkutuak arakatu ditugu, gure sistema beste ikuspegi batetik behatuz.
Egunean zehar, konstelazioek gure familiari lotzen gaituzten lotura ikusezinak eta lotura horiek gure erabakietan, harremanetan eta ongizatean nola eragiten duten ikustea ahalbidetu digute. Bidaia bizia izan da, eta antzezpen bakoitzak gure historia pertsonal eta kolektiboaren geruza sakonak erakutsi ditu.
Tailerra amaitutakoan, esker oneko sentsazioa geratzen da. Esker ona prozesuagatik, ireki direnen ausardiagatik, Arantzaren maitasun-gidaritzagatik eta taldearen sostenguagatik. Esperientzia eraldatzailea, arrastoa utzi eta adiskidetzeko eta sendatzeko ideak irekitzen dituena.
Eskerrak eman nahi dizkiet bertaratutako guztiei konfiantza eta prestutasunagatik, haiek gabe esperientzia hau ezinezkoa litzatekeelako.
"Zu zugatik, ni niregatik".
Esther Luna


