Kronika - Familia Konstelazio Tailerra

01/05/2021

ASKATU BESARKATZEKO

Larunbatean, beste behin ere konstelazio-tailer batean parte hartu genuen, talde berria, gogo berriak; eta, goiza bideratzeko hizki hebrear baten laguntza izan genuen: Alef, bidean jartzea eta barne-indarra aurkitzea eragozten diguten hari ikusezinen askatzearen bilaketan mezu bat dakarten hizkiak. 

Goiza aurrera doan heinean, bizipen sakonetan murgiltzen goazela antzematen dugu, lotzen gaituzten horietan, bakean joaten uzten ez diguten korapiloekin topo egiten, eta, bihotza duen begiradatik abiatuta -ez horrenbeste burutik- askatzen joateko eta maitasuna nola jariatzen den saiakuntza egiteko gonbidapena, hala nola bizitza, gurea, gaurkoa, besarkatzeko prestatzen nola goazen sentitzen goaz.

Begiradak eraldatzen doaz, harrituta, esker onez...berria, etortzear dena... besarkatzeko gogoz, gure tailerra ixten goaz.

Lourdes Crespo



"Aleph lehenengo karta da eta denak dauzka bere baitan. Aurkitzea, gure Distira aurkitzea da, betidanik zain dugun betiereko koroa..."


"Aleph lehen bulkada da, gauza ororen hasiera, Bidearen abiapuntua, baina baita Bidea bera ere, Hizki guztien energia baitauka bere baitan. Zozketan, hastapen berri bat ekarri dezake gogora. Berria denaren aitzindarien bulkada sortzailea suspertzen du..."


"Horregatik, isiltasunera, gure barne-santutegian biltzera... gonbidatzen gaitu"


"Alephek galdetzen du: Zer nahi duzu? Zein borondatek adoretzen ditu gaur egun zure pausoak? Zer nahi duzu egiazki?