Kronika - Familia Konstelazio Tailerra
26/06/2021
Larunbatean, elkarren zerbitzura jarritako arima talde txiki bat elkartu ginen, Familia Konstelazioen bidezko lanketa bat tarteko, gure eguneroko bizitzako zailtasun txiki zein handietan begirada jartzeko asmoz.
Banan-banan, argiak eta itzalak ikusi ahal izan ditugu, egunero aldamenean ditugun eta gure giza izaeraren parte diren horiek.
Lanketa bakoitzaren indarrean, izaki bezala hazten lagunduko diguten zauriak behatu ez ezik sendatu ere egin ditugu.
Jardunaldia amaitutakoan, esker-ona da gure bihotzak betetzen dituen sentimendua, ibiltzen jarraitzeko atea irekitzen digun horixe bera.
Mónica Zanolli