Kronika - Familia Konstelazio Tailerra
"Nire sistema behatu" izenburupean, pertsona talde bat elkartu gara OnDoaN ezpazioan barrutik begiratzeko asmoz, eta, elkarrekin, bizitzan hazteko lagungarriak izango zaizkigun seinaleak deskubritzen laguntzeko. Urriaren 16rako proposatutako Familia-konstelazioen topaketa honek gutariko bakoitzarengan bizi den argirantz bidean jarri gaitu, argiztapen gehien behar duten atalak argiztatzen dituen argia.
Batzuek lehenengo aldiz hartu dugu parte metodología sistemiko honetan; beste batzuek, aldiz, ibilbide luzeagoa zuten eremu horretan. Ni ESKERTUTA sentitzen naiz talde zintzo, sakon, begirunetsu, hurbil, sentikor... batekin goiza partekatu izanagatik (asko lagundu didazue). Benetako opari bat bezala bizi izan dut elkarri begiratu ahal izatea eta, geure buruari, ikaskuntza, zaintza eta banakako zein talde-hazkuntza tarte hau eskaini izana.
Emilio Murugarren