Kronika - Familia Konstelazio Tailerra

25/06/2022

Beste behin ere, OnDoaN taldetik familia konstelazioen tailer berri baterako gonbitea bidaltzen zaigu. Aurtengo ikasturteko azkena; bere izenburua: MAITASUNAREN INDARRA.

Larunbat fresko eta euritsu honek gure baitara biltzera eta barneratzera gonbidatzen du.

Harrera, beti bezala, beroa da: agurrak eta besarkadak zenbait kasutan tailer hauetan baino ikusten ez ditugun pertsonen artean. Beste eremu batzuetatik ezagunak ditugun beste aurpegi batzuk ere ikusten ditugu, baita mundu polit honetara aurrenekoz hurbildu eta odol berria dakartenak ere.

Aretora sartu eta aurkezpen txiki batekin hasten gara, dakargunarekin lotutako hitz bat eta, Pauli bezala, etorri ahal izan ez dutenentzat oroitzapen bat. Oso present dugu bere energia.

Zentratzen joateko, Arantzak oraindik bizirik dirauen San Juan suaren indarra berreskuratzen du, eta ausaz aukeratutako hebrear alfabetoko Aleph izkiaren indarra baliatzen du.

Ariketekin hasten gara, giroan arnasten den energiak eraman gaitzan uzten dugu. Indar handia dute... Oso ahaltsuak dira!! - dio Maitek. Horietako batzuen ondoren, geldialditxoa iristen da.

Denbora hegan doa gustura zaudenean eta, ez dirudien arren, ariketa hauek nekatu ere egiten dute.

Sukaldean, barre arteko giro atsegina, bizipenak -bizitza, azken finean- partekatuz. Hemen ere denbora arin igaro da, eta Arantzak aretora itzultzera gonbidatzen gaitu berriz ere. Oso tarte atsegina izan da; ea Pandemia baino lehen egiten genuen bezala, mahai baten inguruan egitera itzultzeko aukera dugun datorren ikasturtean.

Konstelazio ariketekin hasi gara. 3 pertsonek beren bizitzetako gaiak begiratu nahi dituzte, eta gainontzekook haien zerbitzura jarri gara, Arantzaren bitartekaritzarekin, hori gauzatu dadin.

Sentimenduak, emozioak, sentipenak... Biziatza, beste behin ere.

Tailerra bukatzeko, nola ez, unea behin betikotuko duen argazkia, Soniak maixuki ateratakoa... eta egunerokotasunean erabakiak hartzen lagungarri izan dezakegun azken ariketa bat. Ikasturtea ixteko, bakoitzak hitz bat partekatzen du besteekin, bizi izan duena eta etxera daraman sentipena laburbiltzen duena. Maitasunetik, gure bizitzako eremu guztietako begirada aldatzen dela sentitzeko aukera izan dugu.

BEGIRADA ALDATZEA!

Bilatu eta aurkitu berriz ere bilatzeko; sentipen horrekin goaz etxera. Bizirik eta bidean sentitzearena. Batzuetan, nora garbi izan gabe, baina begirada berri batekin, gizaki bezala hazten joatearen sentipen berri batekin.

Eskerrak OnDoaNi esperientzia gizatiartzaile hauek bizitzeko aukera izatera gonbidatzeagatik.

MILA ESKER ETA UDA ON BAT PASA!!!!!

Victor Mª Álvaro