Kronika - Familia Konstelazio Tailerra
Eguna hasten denean, egunero, jendea agurtzen dugu, baina gutxitan egiten dugu geldialdi bat gure burua agurtzeko eta nola gauden aztertzeko. Hori dela-eta, erlaxazio-ariketa batekin hasi dugu saioa, begiak itxi eta geure barrenera begiratuz. Jarduera hau baliatu dugu maitasunaren hurrenkerei sarrera emateko, hau baita familia-konstelazioen saio honi izena ematen dion leloa.
Konstelazioei buruz hitz egiten hasterako, berebizikoa da ulertzea zeinen garrantzitsua den parte garen familia-sistema ezagutzea. Horregatik egin ditugu hainbat jarduera gure gurasoak errekonozitzeko. Familia-sistema horrek garrantzia handia du jaiotzatik emana zaigulako, eta guk aukeratua ez delako.
Ondoren, familia-nukleoko hierarkia landu dugu. Hierarkia mundura iritsiera-ordena bezala ulertua, non adin nagusiagokoek eskarmentua eta gazteenek aldaketara daraman energia berria ematen baitute.
Azkenik, ematearen eta jasotzearen arteko oreka landu dugu. Beti ematen duten pertsonak seguruago eta indartsuago sentitzen doaz; beti jasotzen ari direnak, aldiz, geroz eta ziurtasun-gabezia eta ahulezia handiagoak sentitzen dituzte eta, ondorioz, lortu beharreko oreka bat dela ohartzea garrantzitsua da.
Bertaratutakoen arteko batzuk, hala nahi izan zutenek, argitasun handiagoa eskatzen dieten gaien inguruko konstelazioak egin dituzte, Arantza gidari. Horretarako, kontsulta egin duen pertsonak modu eskematikoan egoera azaldu dio Arantzari, eta bertan egon garenetako batzuei eskatu bere familiako zenbait ordezkatu genitzan.
"Zure buruarekin lotura handia sentitzen duzu, eta oraina hobetu ahal izatearen erantzunkizuna"
Agur bero bat,
Esther Luna