Kronika - Familia Konstelazio Tailerra

13/05/2023

Zauriak sendatu, argirantz ibili

Urte asko daramatzat familia-konstelazioei buruz irakurtzen, baina larunbatera arte ez dut izan zuzenean esperimentatzeko aukerarik. Arantzak aurtengo ikasturtean zehar OnDoaNen gidatu duen hirugarren saioa izan da, eta Zauriak sendatzean oinarritu da. Aurrekoetan parte hartu ez badut ere, segituan sentitu naiz taldean integratuta: ezagutu berri dituzun aurpegiak eta egunean zehar (binakako ariketetan eta konstelazio zehatzetan) irekitzen doazenak, eta etxean, konfiantzaz sentiarazten gaituen irekiera zintzoa elkarri eskaintzen goaz, norberaren ahulezia azaleratzea ez bait da erraza. Arantzak laguntza eman digu, babes eta segurtasun giroa sortuz, non familiako zauriak izendatu daitezkeen, bizitza kateatuta non geratzen den antzeman eta argirantz pausoa nola luzatu asmatu… Egiaz zerbait mugitzen dela sentitu, sendatzen eta barrutik antolatzen joan dadin denbora behar izan arren. Besteen konstelazioak behatuz ere ikasten dela konturatu naiz, baita batzuek besteen zerbitzura jartzean ere.

Mila esker Arantza, Pauli eta Sonia partekatu dugun besarkadagatik, eta pertsona bakoitzari bizipenengatik eta barnean maitasuna askatzen doazen urrats txiki horiengatik. Eskerrik asko hainbestegatik!

                                                                               Mariola López Villanueva