
Kronika – Familia Konstelazioetako Sakontze Taldearen Topaketa

Sakontze Taldearen topaketei berriro ekin diegu, «Nire lekua aitortzea» gaiari eskainitako saio berri batekin. Elkar berriz aurkitzeko, partekatzeko eta gure historiari begiratzeko espazioa izan da, gure bizitzako hainbat arlotan betetzen dugun lekuaz jabetzeko.
Ikuspegi sistemikotik, gure jatorrizko familian, bikote-harremanetan, lanean, adiskidetasunetan eta gizartean dugun lekua aitortzearen garrantziaz hausnartu dugu. Zer dagokigun eta zer ez bereizten ikastea, gure sustraiak ohoratzea, gure loturak eta erantzukizunak aitortzea, eta eman eta jasotzearen arteko oreka aurkitzea.
Hainbat hausnarketa eta dinamikaren bidez, gure harremanetan nola kokatzen garen aztertu ahal izan dugu, zer zaindu behar dugun, non jarri mugak eta nola konektatu gure desio eta beharrekin.
Topaketa honek gogorarazi digu gure lekua aitortzeak bake eta oreka handiagoz bizitzen laguntzen digula, eta gure bidea aukeratzeko askeago sentiarazten gaituela.
