Kronika - Harrera Familien Formakuntza - Mambré Sarea

02/03/2021

Atzo bertan lagun batekin izandako elkarrizketan aipatu genuen zeinen zaila duten gure seme-alabek lana topatzeko. Gaur badakit beraiek ez dutela urtebeteko jardunaldi osoko aurrekontraturik behar.   

Atzo banekien beti daudela aukerak: supermerkatuko kutxazain, apal-betetzaile, kirol-dendak... Gaur badakit aukera horiek ez daudela gazte guztien eskura, eta, berez, pribilegio bat direla. 

Atzo lagun batekin hizpide izan genituen alokairuak, gehiegizko prezioak, etxebizitza bat eskuratzeko gure seme´-alabek dituzten zailtasunak. Gaur badakit badirela pertsonak existitu ere egiten ez diren etxebizitzengatik sarrera ordaintzen dutenak, badirela kontratua duten alokairu faltsuak.

Atzo banekien beste leku batzuetan pertsonen etsipenaz baliatzen diren mafiak. Gaur badakit badirela egiturak pertsonen atsekabea beraien onuraren mesedetan erabiltzen dutenak.  

Atzo, nire lagunarekin hitz egin genuen pandemia urte hau zeinen luzea gertatzen ari den. Gaur badakit ziurgabetasun urte bat oso gutxi dela egoera arautzeko ikastaro eta formakuntzak egiten aurre egin beharreko hiru urteekin alderatuz. 

Atzo nekiena zen araututako egoeran ez zeuden pertsonak lasterka ateratzen zirela poliziak atxilotu ez zitzan. Gaur badakit hobe dutela korrika ez aldegitea, arau-hauste hori ere ez izatea komeni dela. 

Atzo lagun batekin familiaren garrantziaz hitz egiten nuen, bereziki gauzak zail jartzen direnean. Gaur badakit gure kaleetan dauden gazte askok euren bizitza-proiektua partekatzeko familia bat behar dutela. Gaur badakit hemen topatu dezaketen familiak ezin duela egiazkoa ordezkatu, baina badakit, aldi berean, harrera familiak topaketa, motibazio, aukera eta itxaropen guneak izan daitezkeela. Gaur badakit familia talde txiki bat garela gazte ausart eta borrokalariekin hazi, aurkikuntzak egin eta gure bizitza-proiektuak partekatu nahi dituena. Eta badakit sare hau,  "Mambré Sarea", ernetzen hasi den hazi bat dela. 

Atzo gauza gutxi nekien nire errealitate txikia besterik ez bainuen begitantzen. Gaur gutxi jakiten jarraitzen dut  egoera arautuan aurkitzen ez diren pertsonei buruz, baina badakit errealitate hori arrotz ez suertatzea nahi dudala. Inor baztertzen ez duen adiskidetasun sozialaren protagonista izan nahi dut eta, familia bezala, nahi dugu.

Ana Goikoetxea