
Kronika - Ikasturte Amaierako Irteera


25/26 ikasturteko jarduerei modurik onenean eman diegu amaiera, kurtso bukaerako irteera tradizionalarekin, kasu honetan Zumaiara. Jarduera honetan gure kostaldeko geología da protagonista Nagusia, zeinetan Lurraren historia "hurbilaren" atal txundigarrienetako batzuk biltzen diren.
Zumaiatik Mutrikura nabigatu dugu, Debatik igaroz, Geoparkearen kostaldea ikuspegi geologiko zein kulturaletik ezagutzeko. Ibilbidean zehar, FLYSCH-aren ezaugarri nagusien inguruko azalpenak jaso ditugu, baita lur hauetan antzinatik garrantzitsuenak izan diren bizimodu eta tradizioei buruzkoak ere: ontzigintza, Zumaian; merkataritza, Deban, eta arrantza, Mutrikun.
Hori gutxi balitz, Monumentu-Multzo izendatuta dagoen Mutrikuko kaia eta hirigune historikoa bisitatzeko ordubete izan dugu.
Plana… zoragarria! Nahiz eta -ez dizuegu gezurrik esango-, itsasontzira ez igotzea nahiago izan duenik ere egon den! Baina, zorabioak eta horien ondorioak alde batera utzita, gure geografiaren paisaia itzen honetaz gozatu ahal izan dugu.
Eta, amaitutakoan, elkarrekin bazkaldu dugu… -zeinen ondo sartu den barrenak orekatu dizkigun janaria…-, eta itzaletan! Horrelako egun beroak eskatzen zuena.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei. Datorren ikasturtean, gehiago!
