
Kronika - Isilune Zirkuluak
Udazken eguzkitsu honetako beste ostegun batez Isilune Zirkuluan elkartu gara. Oraingoan "Isiltasun giroan gaude, baina ez gaude isilik".
Gogora ekarri isiltasunak izen propioak dituela, albiste ez diren istorio propioekin, eta bazterretatik pasatzen zarela.
Gogoratu hamaika egoera bidegabe salatzeko elkartzen garela.
Salatu eta ohoratzen duen isiltasuna da; isilduak izan diren ahotsak entzunarazi nahi dituena: oraindik kontatu ez diren istorioak, ahaztuak gerta ez daitezen geldi egon ez gaitezen.
Gogoratu gizaki orok merezi duela duintasunez bizitzea, nondik datorren, azalean zer kolore duen edo poltsikoan daramatzan paperak zer dioten kontuan hartu gabe.
Sinbolo gisa, kolore desberdinetako luma bat, pertsona bakoitzari laguntzeko zaintza anitza, beroa eta leuna irudikatu nahi duena.
Arantza Odriozola


