
Kronika - Santa Juana 2025
Lestonnac-eko Santa Juanaren egunaren bezperan, berarengandik gertukoak garen pertsona talde bat elkartu gara; bere bizitza ospatu nahi dugu.
Solemnitatez hasi da ospakizuna, Donostiako Orfeoiak abestutako Santa Juanaren ereserkia entzunez. Ekitaldiaren haria Juanaren biografiaren kontakizuna da, eta, haren bitartez, isiltasun eta hausnarketa uneak izatera gonbidatu gaituzte, familia bateko kideek interpretatutako biolinaren, pianoaren eta gitarraren soinuak lagunduta.
Juanak gutako bakoitzean sugarra pizten du, elkarrekin edo banaka, gauden lekuan, argia izan gaitezen edo horretan saiatu gaitezen.
Juanak eskua luzatzen du, eta niri ere eskua luza dezadan gonbidapena egiten dit, beste batzuek lagundu ditzadan, haiekin ibil nadin.
Juanak garai haietan ere emakumeak formakuntza jaso zezan nahi zuen, emakumea ahaldundu egin zuen. Eta emakumea beste emakume batzuentzat ere laguntza izan dadin nahi zuen, eta nahi du.
Juanak gutako bakoitza itaundu gaitu, geldiarazi eta hausnarrarazi digu. Deitu eta argi izatera gonbidatzen gaitu, eskua luzatzera, elkar laguntzera.
Eskolako garaietatik eta eskolan hezitzen urte asko partekatu izatearen ondorioz ezagutu ahal izateagatik eskerrak ematen ditut.
Bukatzeko, Santa Juanaren ereserkia abestut dugu elkarrekin, bihotzean eramateak ematen duen solemnitatearekin.
Karmele Amundarain

