Mahai-ingurua: Emakume migratzaileak, eskubideak dituzten emakumeak - Kronika

09/11/2022

Gure kide den Dimaricelle Osorio eta Emakumeen eta Haurtzaroaren eskubideen eta Prentsa Askatasunaren aldeko ekintzaile kongoarra den Caddy Adzubaren parte-hartzearekin hasi da bilera. Cristina Manzanedoren presentzia ere izan da, ODOS programaren talde koordinatzaileko kidea.

Migratzaileak izateagatik ukatzen zaizkigun eskubideei buruz hitz egin dugu guztiz abegikorra izan den bileran. Baina, horren guztiaren erdian, OnDoaN Topagunea bezalako entitateak topatu ditzakegu, gure eskubideak gauzatzen laguntzen eta aurrera egiteko lagungarri ditugun babes fisiko zein emozionala emateko prest. 

Hizlariek, iritziak partekatu dituzte eta entzule izan garenokin galderak partekatu, dena oso giro atseginean.

Adeitasunez, zuen adiskide.

Kelin Juárez