Manifestazioa - 8M

08/03/2024

Zein gizataldetakoak zarete?

Hori izan da 8M martxan errepikatu den galdera. La Palmera de Déborakoak gara; OnDoaNekoak! –erantzun dugu. 

Martxa honetan parte hartutakoan, ohartu gara biztanleen zati handi bat sentitzen dela feminista, baina errealitateak dio izugarria dela gizon eta emakumeak bereizten dituen distantzia; distantzia hau areagotu egiten da talde batzuen kasuan, eta alde horretan bereizgarriena da sexuen artekoaz aratago belaunaldien artekoa ere badela. 

Berdintasunaren aldeko borroka milioika ahotsek hauspotua da, baina, hala ere, ez dugu ahaztu behar, martxa honen eta beste aldarrikapen sozial batzuen bitartez ikusgarri egitea lortzen den arren, lan handia geratzen dela egiteko eskubideen eta aukeren parekotasunaren eta berdintasunaren alorrean. 

Ostiral honetan, martxoak 8, mugimendu feministaren alde martxan joan diren emakumez bete dira Donostiako kaleak. Gizartearen aldarriak soldata arrakalarekin amaitzea eskatzen du, indarrean dagoen kristalezko sabaia haustea, etxeko lanetan gizonak eta emakumeak erantzunkidetasunez jardutea, paperean idatzita dagoena errealitate bihurtzea emakume guztientzat. 

Gu, La Palmera de Déborako kide bezala, martxa honetan parte hartzeko antolatu gara, bertan agertzearen garrantziaz kontziente, gure aurrekoek ibilitako bidearen garrantziaz jakitun, baina bide luzea geratzen da artean; eta kontziente gara, aldi berean, berdintasunaren aldeko aldarrikapenaren espirituak bizirik jarraitu behar duela. 

Inork ez gaitzala zoriondu, kontzienteagoa den mundu bat lortzeko lan gogor honetan bere aldea jar dezatela, ordea, berdintasunezko gizarte batean elkar ikusi dezagun, non, denok ezberdin izanik, edonolako biolentziatik libre izango baikaren.

Martha Ortega