Mariaren Lagundiko Ekipo Nagusiaren bisita

26/02/2024

Oso topaketa berezia bizi izan dugu gaur; Mariaren Lagundiko Ekipo Nagusiak bisita jaso dugu, eta gure Elkartean egiten den lana eta arnasten den bizitza aurrez aurre azaltzeko aukera izan dugu.

OnDoaN Topagunea Mariaren Lagundiak Donostian duen presentziari -modu desberdinean, baina identitatea edo funtsa galdu gabe- jarraipena emateko apustu baten fruitu da. Lagundiaren Núcleo Apostólico Donostia deritzanaren parte da, erlijiosen Komunitatearekin, Irun eta Bergarako Ikastetxeekin, Unibertsitate-egoitzarekin eta Red Laical-arekin batera, eta pozten gaitu jakiteak Núcleo honek etapa berri bat abiatzen duela, indartuago, eta gure misioa sustatzeko eta errealitate bakoitzak dituen beharrei hobeto erantzun ahal izateko ahalak batzeko helburuz, "Ortzi-mugarantz, Sarean" lelopean.

Aurpegi-lagun asko izan dira gurekin, betiko moduan maitasun eta esker-on ugari jaso dugun topaketa honetan. Eskerrik asko guztioi beste behin ere gurekin egoteagatik! Eta, nola ez, eskerrak Rta, Gabriela eta Nelyri bisitagatik, baina, batez ere, gugan konfiantza izaten jarraitzeagatik.

Laster arte!