Martxa! SOS Arrazakeria 2024 - Kronika

17/03/2024

Gaur, martxoak 17, arrazakeriaren kontrako manifestazioa izan da, zeinetan jende askok hartu baitu parte berdintasunari eta bereizkeriaren kontrako borrokari babesa erakusteko. 

Arrazakeria mundu modernoak duen arazo larrienetakoa eta konplexuenetako bat da. Desparekotasun eta bereizkeria sistema bat sortzen du, zeinak giza eskubideak eta duintasuna urratzen baititu.

Arrazakeriak eragin suntsitzailea du gizartean. Bake-soziala hausten du, talde ezberdinen artean gatazkak eta tentsioak eraginez. Arrazakerian oinarritutako bereizkeriak pertsonen aukerak mugatzen ditu bizitzako hainbat arlotan, hala nola hezkuntza, lana eta bizitza pertsonala. Gizarte esklusiora darama, baita desparekotasunera edo norberarekiko nahiz gizartearekiko nahigabera.

OnDoaN Topaguneako taldea pertsona guzti horiek pairatzen dituzten injustizien kontra ahotsa altxatzera batu zaio, beste behin ere, gaurko martxari. Manifestazio hau iritzi publikoaren adierazpide bihurtu da, eta gizartean bizi diren arrazakeria arazoak azaleratu ditu.

Orain, hitz eta ikur hauek kide guztientzat justua izango den gizarte bat sortzeko beharrezkoak diren ekintza bihurtzea egokitzen zaigu.

Yuliia Opanasiuk