OnDoaN Topaguneko Bazkideen Batzar Orokorra

26/11/2025

Astearte honetan, azaroaren 26an, OnDoaN Topaguneko Bazkideen Batzar Orokorra izan da. Bertan, alde batetik, 2024an gure Elkartean gertatutakoari gainbegiratu bat eman zaio urteko memoria aurkeztuz eta, bestetik, 2024ko balantze ekonomikoa aurkeztu eta onartu da. Halaber, 2026 urterako aurrekontua onartu da. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu aurrera eramaten diren ekimenetan konfiantza jartzen duten bazkideei eta eskertu, nola ez, hauek egin ahal izateko beren ekarpen ekonomikoarekin eskaintzen duten finantziazioa. Beraiek gabe, nekez eraman ahal izango genukeen gure helburua aurrera. Eskerrik asko guztioi! 

OnDoaN Topaguneko bazkide izan nahi baduzu, eta horrela gure proposamen sozio-hezitzailea babestu, informazioa jasotzeko jar zaitez gurekin harremanetan.